2025(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

Bidaxune

Powered by Wikiloc

Bidaxune (amikuzeraz: Bidaxüne; goi-nafarreraz: Bidaitzun) Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago.

Bidaxune 

Bidaxune Nafarroako Erresumaren iparraldeko herri garrantzitsuenetako bat izan zen, Ingalaterrako Erresumarekiko mugaren defentsan funtsezkoa lehenik, eta Frantziako Erresumarekiko mugaren defentsan ondoren. Garrantzi handia hartu zuen Agaramont familiaren instalazioarekin, Erreititik zetozenak. Hauek herriaren eta Biduze ibaiaren artean eraiki zuten gaztelua, herria ohiko bizileku bihurtuz. Aro Modernoan, eskualdeko lurrak Bidaxuneko Printzerri Subiranoa izan ziren, Frantziako eta Nafarroako erresumetatik independentea, nahiz eta azken erresuma horri oso lotua egon. Frantziako Iraultzaren ondoren, Nafarroa Beherearen zati da, Pirinioez bestaldean zeuden Nafarroako Erresumako gainerako lurraldeak bezala.

Juduen hilerria

Udalerria Aturriren ibaiadarra den Biduze eta bere ibaiadarrek zeharkatua da, hau da Lihuri (eta bere ibaiadarrak diren Patarena, Gelous, Oihantxuri eta Ménine) eta Lagrabe. Biduze ibaian, historikoki oso garrantzitsua izan den ibai-portua du.

Lihuri ibaia

Historia

XVI. mendeko bukaeratik Frantziako Iraultzara arte, Bidaxune Agramondarrek zuzendutako printzerri txiki bihurtu zen. Bere burujabetza adierazteko bertako epaitegien epaiak ezin ziren Frantzia edo Nafarroako Parlamentuetara apelatu. Bestetik Bidaxune iheslarientzako badia bihurtu zen, batez ere juduentzat baina baita gaizkileentzat ere. XVII. mendeko hasieran Agramondar jaunak aurreko mendearen bukaeran Baionan errefuxiatutako judu sefardiak hartu zituen. 1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Era horretan, Donapaleuko barrutian zegoen Bidaxuneko Kantonamendua sortu zuten, hasieran Bidaxunek baino ez osatua.

Bidaxuneko etxeak

Ondarea

Agramondarren gaztelua

1523an Gaztelako tropak Bidaxuneraino heldu eta gaztelua erre zuten, agaramontarrek Nafarroako erregeen alde egin izanaren mendekutzat. Berreraikitzean, itxura errenazentista berenganatu zuen, antzinako Erdi Aroko gaztelutik dorre zirkular bakarra geratu zelarik. Henrike III.a Frantziako tronora heldu zenean Bidaxuneko jaurerria, dukerri izendatu zuen familiak urteetan zehar erakutsiriko leialtasuna saritzeko. Era honetan, Agramont familia frantses noblezian sartu ziren lehenengo nafar familietarikoa izan zen.

Horrek dirua, boterea eta ospea eman zien Agramont familiakoei, eta gaztelua haien handitasunaren ispilu bilakatu zen ahalik eta 1791ko urriaren 22an Frantziako Iraultza zela eta, gobernuak familiari konfiskatu zioten arte. Bost urte geroago, 1796ko otsailaren 23ko goizaldean gazteluari su eman eta kiskali egin. Bere horretan jarraitu du berritze-lanak oraintsu hasi diren arte. Gaur egun falkoneria eskola bat dago gaztelu barruan.

Agramondarren gaztelua

Judu hilerria

Bidaxuneko judu hilerria Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) hilerri bat da, monumentu izendaturik dagoena. Herriaren mendebaldean dago kokaturik, RD-653 errepidearen ertzean. Agramondarrek Bidaxunen bizi ziren judu sefardiei 1665ean baimendu zieten euren hilerri propioa izatea. Hilerri hau XVII. mendearen bigarren erditik XVIII. mendearen bigarren erdira erabili zen, Bidaxuneko judu komunitatea desegin zen arte. Ehun bat harrizko hilobi daude bertan eta gaur egun kultura-elkarte bat da jabea. 1995eko irailaren 26an izendatu zuten monumentu historiko.

Juduen hilerria 

Agramondarren eihera eta zubia

Agramondarren eihera edo Heugasko eiherra Bidaxuneko hegoaldean dagoen XVII-XVIII. mendeetako errota da, Lihuri ibaia zeharkatzen duen Agramondarren zubiaren ondoan. 2003ko abuztuaren 21etik monumentu historiko izendapena du.Agramondarren zubia

Agramondarren zubia, Bidaxunen (Nafarroa Beherea) dagoen XVII-XVIII. mendeetako zubia da, Lihuri ibaiaren gainean. Ziurrenik Erdi Aroko beste zubi baten ordez eraiki zen, hiru zubibegirekin. Bere gainetik Agramondarren errotaren bidea darama. 2003ko abuztuaren 21etik monumentu historiko izendapena du, ondoan dagoen errotarekin batera, Pont ancien et Moulin de Heugas situés sur le Lihoury à Bidache izenarekin.

Gaur egun oinezkoentzat egindako zubi bat da, baina 1945ra arte gurdiz igarotzea baimenduta zegoen. Bidaxunetik 1,5 kilometroko distantziara, oinezko bidea dago bertara iristeko edo, bestela D11 errepidea erabili daiteke Donapaleura gerturatzeko.

Agramondarren eihera

Agaramondarren zubia

Donejakue Nagusiaren eliza neogotikoa

Eliza zaharra, Gixune, Akamarre eta Bidaxuneko harriekin berreraiki zen, Antoine III.a mariskal eta dukearen ardurapean. Zenbait mende beranduago, 1880. urtean, berriztatu zen guztiz. 1930 aldera bertako gurutze-bidea, René Marie Castaing-ek eginiko fresko batzuekin apaindu zen. Koroko estatua eta beirate batek egiten diote erreferentzia Donejakueri.

Donejakue Nagusiaren eliza

Ibai-portua

Aturri eta Biduze ibaietan ondasunak garraiatzeko erabiltzen zen, idiek tiratutako gabarrak erabiliz. Gaur egun baserri modura erabiltzen den etxaldea du alboan, antzina ibai-garraioaren kudeaketa eta biltegi modura erabiltzen zena.

Ibai-portua

Herriko etxe zaharrak

Chinon etxea

Dauqueron etxea

Tanneur etxea

Lihuriko Zubia eta Robyren eihera 

Lihuriko zubia

Robyren eihera

Informazio iturria:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Bidaxune



Powered by Wikiloc

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina