2025(e)ko otsailaren 23(a), igandea

Heleta

 

Heleta Nafarroa Behereko udalerria da eta Arberoa eskualdean dago kokaturik.


Heleta herria (Argazkia: Heletako Herriko Etxea)

Harana ibaia udalerriko lurretan (Heraitzen) jaiotzen da. Bere ibaiadar bat ere igarotzen da udalerritik, Garraldako erreka. Bestalde, Arberoa erreka (Lihurriren ibaiadarra dena), Errobiren ibaiadarra den Lakako erreka ere udalerritik pasatzen dira. Azkenik, Baigura mendira igotzeko abiapuntua ere bada.


Herriko plaza 

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Gazta egiten duen kooperatiba bat badago herrian. Urtero, azaroan, ospe handia duen behorren azoka egiten da bertan.

 

Herriko Etxea

Ondare zibila:

Bitirenea eta Santa Maria jauretxeak XVII. mende hastapenekoak dira.

 

Santa Maria jauretxea

Aspaldiko etxe batzuk, bereziki XVIII. mendekoak, monumentu historikoen zerrendan sartuak dira.

 

Heletako etxeak 

Heletako etxeak

Ondare erlijiosoa:

Heletako Andra Maria elizak, Baionako lehengo diozesakoek bezala, estaian zurezko galeriak ditu (Baionako apezpikuak zuen erabaki galeria horien eraikitzea, elizatiar gehiago sartu ahal izateko). Hauek 1695ekoak dira. Lehengo tradizioaren arabera, gizonak ziren galerietara igaten, eta emazteak behereko aulkietan jartzen ziren. Kantorea biziki apaindua da, izpiritu barrokoan. Elizan Jakue Nagusiaren estatua bat bada, Frantziako Kultura ministerioak haren zerrendetan sartua.


Andra Maria eliza 

Andra Maria eliza

Andra Maria eliza


Bixintxo kapera XII. mendekoa da.


Bixintxo kapera (Argazkia: Hekletako Herriko Etxea)


Disko-formako hilarriak.


Hilarria

 Gurutzea


Gurutzea eta herriko plaza

Informazio iturriak:

https://helette.fr/eu/histoire/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Heleta

 



Powered by Wikiloc

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina