Zuberoako udalerri hau, Basabürüa eskualdean kokatuta dago. Uhaitzandi
ibaia udalerritik igarotzen da, baita bertara isurtzen diren Ibarre eta
Okhinabarre errekak ere. Udalerria garai batean konderria izan zen.
Hiru dira
udalerrian aurkituko ditugun ondare nabarmenenak:
San Joan Bataiatzailearen eliza. 1664 eta 1670 artean eraikitako eliza Iruriko erretore Garycoche abadeak sagaratu zuen, Oloroeko apezpikuaren izenean, 1672ko maiatzaren 9an, Trévilleko konde Jean-Armand du Peyrer jaunaren hileta zela eta.
San Joan Bataitzailearen eliza |
San Joan Bataitzailearen eliza |
Iruriko gaztelua, Elizabea
jauregi bezala ezagutzen den,
Andurain familiaren egoitza, XVII. mendekoa, monumentu historiko bezala
sailkatua dago 1986tik. Jean-Armand de Peyrerrek eraikiarazi zuen.
Iruriko gaztelua, Elizabea jauregia |
Etxahun-Iruriren
eskultura. Euskal idazlea, musikaria,
txirulari harrigarria, bertsolaria, abeslaria, kantu eta pastoral egilea.
Bizitza osoan berak egindako kantuen artean, ezagunenak dira, seguruenik, “Agur
Xiberua”, “Goizian argi hastian” eta “Oi ama Euskal Herria” kantak. Ogibidez
laboraria eta artzaina izan zen.
![]() |
Etxahun-Iruriren eskultura |
Informazio iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Iruri
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina