San Pedroko barrutian
kaia eta arrantza-itsasontziak aurki ditzakegu. Irudi horrek herriko itsas
zaporean murgiltzen gaitu. Etxeen lerroa sigi-saga multzokatzen da San Pedroko parrokiatik Torreatzeraino. San Pedroko hiri-bilbea ere kale bakarrean antolatu
zen, Arraunlari kalea ireki arte. Ordura arte, mendi-mazelaren eta portuaren
arteko espazio estua erabili zen. Kale berriaren bidez, zati bat irabazi
zitzaion itsasoari. Arrazoi horrengatik, hau da, kaia zabaltzeagatik eta kalea
bera sortzeagatik, eraikin zahar asko kalearen kotaren azpitik dago.
 |
Pasai San Pedroko kaia |
 |
San Pedroko etxe zaharrak |
Udalerri honen ondare
historikoa ezagutzeko, San Pedro parrokiatik abiatuko gara eta Senekozuloraino
oinez joango gara. Kaletik aurrera egin aitzin, bertako hilerrira igoko gara.
Hilerriaren sarreran, Gipuzkoako Kultura Ondasuna izendatuta dauden bi portada daude, bata erromanikoa eta bestea gotikoa. Udalerriko ondare historiko
zaharrenak dira. Gaur egun hilerria dagoen lekuan, 1450. urtean eliztarren eskaeraren ondorioz,
jatorrizko San Pedro eliza zegoen. Portada gotikoa 1457-1458 urte bitartean
eraiki zuten. Eliza, XVIII. mendearen lehenengo erdialdera suntsitu zuten eta
bere zenbait el eraiki zuten 1774an.ementuk aprobetxatuz portuaren ondoan
dagoen San Pedro eliza.
 |
Hilerriko portada gotikoa |
 |
Portada eromanikoa |
Hilerritik jaitsi eta San Pedro elizaren ondora helduko gara. Zati bat eraikitzeko
jatorrizko parrokiaren harriak erabili ziren. Elizari atxikita, Ferrer familiaren etxea ikusiko dugu.
Pasai San Pedroko elizari atxikita dago. Kapera bat izan zen eta aurrealdean
inskripzio bat zuen. Bertan, fundazio-data aipatzen da: 1865ean egin zuen
Joaquin Maria de Ferrerek. Arrantza-kaian obrak zirela-eta, 1952an harriz harri
parrokiatik kanposantura eraman zuten. Nautika-eskolako armarria eta familiaren
hilobiak Pasai Donibanen Ferrertarren bizitza oroitzen diguten beste elementu
batzuk dira. Hain ezagunak ez izan arren, Ferrertarren familia oso
garrantzitsua izan zen Pasaiako historian.
 |
San Pedroko parrokia |
 |
Ferrer familiaren etxea |
San Pedro kalen dauden etxe
politen artean aurrera egingo dugu. Horien artean, Blas de Lezoren jaiotetxea ikusiko dugu. Pasai San Pedroren hirigune historikoaren bihotzean
kokatuta dago. Kale estu eta pintoreskoan, arrantzaleen kofradiatik eta
parrokia-elizatik hurbil. Blas de Lezoren etxea silarriz egina dago eta
familiaren armarri ederra du bere horman. Gainera, ezin hobeki kontserbatu da.
Eraikinak oinplano angeluzuzena du eta teilatuak bi isurialde ditu.
 |
Blas de Lezoren jaiotetxea |
 |
Aita Manuelen eskultura |
Etxe artean aurrera segi eta Torreatzeko plazaraino
helduko gara eta bertan Aita Manuelen
estatua ikusiko dugu. Manuel Arrillaga Arzak “Aita Manuel” (Pasai San Pedro
1879-1961), traineru estropadetako patroi ospetsuenetako izan zen, 10 aldiz
irabazi baitzuen Kontxako Bandera, lehena arraunlari zela eta beste bederatziak
patroi lanetan.
 |
Albaola Itsas Kultu Faktoria |
 |
Albaola |
Senekozuloraino
zabaltzen den bidean, Albaola Itsas
Kultur Faktoria dagoen lekura helduko gara. Euskal
itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den
espazio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako
jardueren ardatza. Bertan, XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplika
zientifikoa eraikitzen ari dira jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak
erabiliz.
 |
Amarralekua |
 |
Amarralekuak |
Gaur egun Pasaiako portua azpiegitura moderno bat da, kai eta
instalakuntza industrialez hornituta. Hala ere, ondare historiko garrantzitsua
duen portu bat ere ba da. Ondare horren parte bat portuaren aspaldiko
jarduerari buruzko istorio ugari kontatzen dizkigu: Pasaiako amarralekuak dira. Nabigazioaren
hastapenekin uztartzen dira portuak; milurtetan zehar gizakiak kostaldeko zoko
babestuak bilatu dituzte. Bertan harkaitzetara edota zuhaitzetara lotzen ziren
ontziak. Babes natural horiek hobetzeko lehenengotako lanak ontzi eta txalupak
lotzeko puntuak hobetzea edo amarratzeko gune berriak eraikitzea izan dira.
Denborarekin geroz eta amarraleku sendoagoak eta seguruagoak egiten joan ziren.
Azkenik, XX. mendean, dragaketa handiak, kaiak, malekoiak eta molla handiak
eraikitzea iritsi zen. Ibilbide honetan
horietako amarraleku batzuk ikusi ahal izango ditugu.
 |
Senekozuloa |
Bidea Senekozuloko inguruan
amaitzen da, izen bera duen itsasargiaren ondoan. 1906an eraiki zen eta, gertu
dagoen Platako itsasargiarekin batera portuaren sarrera zaintzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina