2024(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Guardia

 

Guardia Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxako eskualdeko herriburua. Hiribildua udalerriko erdialdean dago, eremu lauan nabarmentzen den muino baten gainean. Haren inguruan, Nafarroako errege Antso Azkarrak harrizko harresi bat eraikiarazi zuen, eta zati handi batek oraindik zutik dirau. Gaurdaino gorde dira harresiko bost sarrera: Mercadal, Carnicerías, Páganos, San Juan eta Santa Engracia ateak. Hiriko kaleek ere eusten diote Erdi Aroko giro bereziari




Garai batean, batez ere XX. mendeko azken laurdenean, udalerriaren euskal izentzat Biasteri erabili izan zen, izen zaharra hori zelakoan. Areago, deitura hori izen ofiziala izatera iritsi zen. Henrike Knörr euskaltzain eta filologoak gai hori ikertu ostean, ordea, Biasteri hori Binasperi herriaren izen zaharra zela argitu zen (egun Lantziegoko auzoa, antzina Guardiaren parte izana). Ondorioz, Euskaltzaindiak udalerriaren euskal izena Guardia dela arautu zuen.


Powered by Wikiloc

Kale Nagusia

Begiratokia

Hiribildutik gertu Guardiako Biotopo Babestua dago. Bertan, Guardiako aintzirak izeneko urmaelak daude, lau guztira (Prao de la Paul, Carralogroño, Musco eta Carravalseca), hezegune-multzo garrantzitsua osatzen dutenak. Agi denez, antzina Ebro ibaiak sortutako laku handi baten lehortzearen ondorioz sortu ziren urmael horiek.


Carralogroño aintzira

Nekazari herria da, batez ere. Dagoen industria nekazaritzaren, eta bereziki mahastien inguruan sorturikoa da. Guardiako ekonomia, beraz, ardogintzan eta haren inguruko turismoan oinarritzen da. Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da udalerria. Herriko upategietan ikus daiteke ardoaren ekoizpena pausoz pauso.


Mahatsa

Ondasun nabarmenak

Guardiak Erdi Aroko herrien ezaugarri guztiak ditu: harresia, dorretxeak, oinetxeak, eliza erromaniko-gotikoa, gaztelu-dorrea, etab.


San Joan atea

Ate Berria

Hirigune historikoa, kultura ondasun gisa monumentu multzo izendatua. Erdi Aroko herrien artetik, hauxe da trazaketa eta hirigintza zaharra hobekien gordetzen duena. Espazioaren banaketa iparraldeko eta hegoaldeko ertzetan dauden gotorleku-elizen inguruan dago egina. Erdiko kalea da Kale Nagusia, eta horren inguruan mendixkaren topografiari eusten dioten beste kale perimetralak daude, aldeetan kurbatzen direnak (Paganos, Santa Engracia eta jadanik desagertua dagoen horren luzapena, San Juan).


Guardiako hirigune historikoaren oinplanoa

Erregeen Andra Mariaren eliza

Tenplu barrura sartzean ikusi dezakegun lehen gauza, Erregeen Andra Mariren ate aurrea da. Honen eraikuntza, harri landuan, XIV. mendearen azkenengo urteetakoa da, nahiz eta bere polikromia XVII. mendekoa izan. Bere garrantzi arkitektoniko, kontserbazio egoera bikaina direla eta aparteko kapitulu bat eskaintzen zaio, behealdeko botoia sakatuz sartu daitekeena. Dekorazio honetan giza irudiak (Ama Birjina, profeta, martiri, errege eta aingeruak) landareekin tartekatzen dira. Lehen arkibolta aingeruz dekoratua dago. Hauek musika instrumentuak jotzen dituzte tinpanoa osatzen duten eszenak lagunduz, azken eszena batez ere, arkuaren giltzarriaren azpian, hain zuzen ere. Hurrengoa haien artean elkarrekin lotzen diren landareekin osatua dago eta hirugarren bateri pauso ematen dio, Ama Birjina eta santuz osatutakoa. Laugarrena landaretza izaerakoa da eta ate aurreko abozinamendua ixten duena profeta eta erregez osatua dago. Irudi guztiak zutik eta erreseltxo eder batez estaliak daude, zeinek bere gainean dagoen irudiari euskarri gisa laguntzen dio. Erreseltxoak gablete fin eta zulatutako dekorazioaz hornituak daude. Isurketan jausten diren ategaiak eta abozinamendua osatzen dutenak, sei apostoluz okupatuta daude. Hauen irudiak tamaina naturalekoak baino zertxobait haundiagoak dira, oso delikatu eta perfektuak dira, normala baino piskat luzatuagoak, estilizazio espiritual bat izango balitz bezala. Agertzen duten postura aurrealdekoa da, halere batzuk burua pixka bat okertzen dute, horrela posizio naturalago bat lortu ahal izateko. Gorputzak jazten dituzten tunikak tolesdura oso naturalak dituzte eta naturaltasun hau beraien aurpegiko ezaugarri fisikoengatik areagotzen da, gehienak era erreal batean bizartuak eta beraien orrazkerak oso ondo egokitzen dira. Denek beraien eskuetan liburu bat edo norberarena den objektu bat daramate, besteengatik bereizten dituena (San Pedro giltzekin, Santiago makila eta txirlarekin, e.a.)

Irudi guztiak idulki poligonal baten gainean, zutik aurkitzen dira loreztatuko gabletez eta animalien eta munstroen, ... irudiez dekoratuak. Tamaina nahiko haundiko eta aberastasunez dekoratutako erreseltxo batez estalita dago goiko aldea, arkiboltetan agertzen diren irudien arabera. Hamabi apostoluak aurrean izanda eta ate aurre bikoitzeko leihoapean kokatua, zeinek tenplurako sarrera ematen duena, Erregeen Andra Mariren irudia dago. Goi idulki baten gainean kokatua dagoen eskultura bat da eta bertatik ate aurreko eszena guztia presiditu dezake. Bere aldeetara ate itxi bikoitz bat irekitzen da, eskartziar hirugingildun arkuekin, enjuntetan dekoratuak eta gingiletan zulatuak. Arku hauek ate aurrea ixten duen tinpanoari oinarritzat balio diote eta multzoa betetzen dute. Tinpanoa hiru faxa horizontaletan banatuta dago aberastasun handiko erliebeez dekoratuak Jesus eta Ama Birjinaren bizitzarekin erlazionatuak dauden eszenez irudikatuta; “Deikundea”, “Ikerkundea”, “Erregeen Gurtzea”, “Ama Birjinaren Lokartzea”, e.a. Bukaerako errematea Ama Birjinaren Koroapenak osatzen du, tinpanoaren goiko troxa osatzen duen eszena bakarra. Ama Birjinaren koroapenak konposatzen du azkenengo ukitua, tinpanoaren goiko faxa osatzen duen eszena bakarra eta irudiak estaltzen dituen polikromia nabarazi behar da. Kontserbazio egoera oso onean aurkitzen da, eguraldiaren gogortasunez babestua egon bait da. Polikromia atea urrearen burutzearen ostekoa aplikatua izan zen , 1969 eta 1700. urteen artean burutua izanez. Kapera hau estaltzen duen ganga XVI. mendekoa da, giltzarri mudejardun ganga izartua duelarik.


Erregeen Andra Mariaren eliza

Harresiak

Guardia herriaren Erdi Aroko hirigintzak garbi mugatzen zituen hiriaren hainbat eremu funtzio berezitarako. Iparraldearen funtzio garrantzitsuena herria babestea zen, horretarako zeuden gaztelua eta gotorleku-eliza. Hego-ekialdean juduen auzoa zegoen, inguruan harresiaren hego eta ekialdeko zatiak, Kale Nagusia (mendebaldean) eta plaza eta San Joan eliza (iparraldean).


Harresia

Pilareko Ama Birjinaren kapera eta San Joan eliza

Trantsizio erromanikoa: XII. mendeko bukaera eta XIII. mendeko hasiera. Frantses eragin nabaria. Baketoiez osatutako bost arkibolta ditu. Barrualdean arku zorrotzak, kanpoaldean ia biribildua. Gaur egun, ezkerraldean guztiz birlandutako inbelpedun bi zutabe; batean palmondo hostoak, bestean karratuak sortuz, loreak ageri dira. Zutabe hauei dagozkien kapitelek trantsizio gotikora jotzen dute, animaliak zuhaitz hostoekin elkar lotuta zizelatuta dituzte. Eskuinetara euskarriak “Deikuntza” irudikatzen duten bi irudi dira: Aingerua eta Ama Birjina. Bi irudi oso ederrak dira, Ama Birjinarena batez ere, xehetasun zainduago eta zehatzagoekin, baina tamaina txikiagokoa, bere buruaren gainean berau koroatzen ageri diren bi Aingeruei lekua uzteko. Eskuineko kapitelak guztiz erromanikoak dira. Ama Birjinaren irudiari dagokion kapitela bere lokartzea irudikatzen du. Bi hegodun Aingeruk izerkari batean bilduriko gorpua jasotzen dute, Jesusek neskatila baten arima irudikatua eramaten duen bitartean.

Irudi txikiz hornitua bai barrutik eta kanpotik. Barrualdetik arku murru sakon batean irekia dagoen arku sakon baten barnean ageri da. Oso ederra eta berealdikoa. Harresien eraikuntzak San Juan tenpluaren edifikazioa mugatzen du alde gotikoan aurkezten zaigun eran. Elizak ingurapen defentsiboaren zati bat osatzen du eta bere egoerarengatik herriko alde helkorrena defendatu behar du, hori dela eta espaziora eta bete behar duen funtzio bikoitzera guztiz egokitzeko antolatzen da. San Juan tenplua, harresia eta herrira sartzeko atea zaintzen duen dorretzar defentsiboa barneratuta daude. Honek, modu batera, garaikideak direla egiaztatzen du eta plan bakar bati jarraitzen diotela, non tenplu-gotorleku bat diseinatu zen hersgunearen hego-ekialdea defendatzeko


San Joan eliza


Kaputxinoen antzinako komentua

Abade dorrea

Tenpluaren oinenpean aurkitzen den kanpin-dorre honek aparteko aipamena merezi du. Herriko harresiak defenditzeko balio izan zuen aintzinako gaztelu bat da, mendebaldean, gaztelu handiaren bizkarretara eta bere dorreek, herriaren iparraldeko aldea defendatzen zuten. Eliza-oin karratukoa, Italiako iparraldean eta katalandar Pirinioetako erromanikoetan eraiki zirenenen tankerakoa. Pi garai bereiz ditzakegu bere eraikuntza eta estiloan. Lehena trantsizio erromanikoari dagokiona (XII. mendearen bukaera eta XIII. mendearen hasiera). Leiho bikotuak eta ekialdeko aitzinaldeko arkuak garai honetakoak dira. Ekialdeko goi leihoetako enjuteetan Salbatzailearen irudia ageri da, erromanikoaren ezaugarriekin, eta ziurrenik beste eraikuntzaren batetik aprobetxatua izan zena. Bigarrena XII. mendetik XIV.erakoa lehen solairuko leihoetan ageri da, hara nola Benito Deunaren irudia bezala, sortaldeko balkoiaren gainean aurkitzen dela, gablete oso zorroztuan inskribatua eta floroi batez errematatua. Dorre hau monastegi batekoa izan litekeela pentsatzen da (hortik Benito Deunaren irudia) eta denbora askoren ondoren “abat dorrea” deitu zen.


Abade dorrea

Udaletxea eta karilloi erlojua

Guardiako automaten erlojua 1998ko abenduaren 31n inauguratu zen, eta, gaur egun, historian, artean, tradizioetan eta ohituretan hain aberatsa den herri honen nortasunaren beste ezaugarri bat da. Eta, hain zuzen ere, herriko tradiziorik maitagarrienetako bat da erloju horretako panpinena: ekainaren 23an, herriko jaiei, San Joan jaiei, ematen diote hasiera.


Udaletxea

Erlojuko panpinak Katximorro eta bi dantzari dira. Guardiako jantzi tipikoak dituzte, eta, programatutako orduetan, hasierako doinua (herriko doinu tipiko bat) amaitutakoan, balkoira irten eta dantzan hasten dira.

Karilloi erlojua

Karilloi erlojua

Doinua San Joan kalejira da. Ekainaren 23an, Guardiako gaita-jotzaileek eta dultzaineroek ere jotzen dute (hori ere oso tipikoa da), erlojuko dantzariei herriko jaiei hasiera ematen laguntzeko. Hori guztia –Katximorro, dantzarien jantziak eta doinua– Guardiako tradiziorik garrantzitsuenetako bat da.


Kale Nagusiko jauregi-etxeak
          Kaleak

Beste hiri-eremuan biltzen zen jenderik gehiena, gizarte mailaren arabera hiru kaletan banatuta, honelaxe: Kale Nagusian jauntxoak, elizatik eta udal erakundeetatik hurbil. Paganosen merkatariak eta burgesak eta Esquide kalean eta beste kantoietan herri xehea.


Paganos kaleko jauregi-etxeak


Santa Engrazia kaleko jauregi-etxeak

Urmael zeltiberiarra

1998an, orube hartan I. Pereda García zuzendaritzapean egiten ari ziren arkeologia-indusketa batean, urmael hori jarri zuten agerian, zenbait garaitako lurrak eta zaborrak kendu ostean. Duela 2.100 urte egin zuten, 800 metroko altueran, Guardiako hiribildua dagoen muinoaren goialdean, sortzen den iturburu bateko urak biltzeko. Lurpeko geruzen gainean, harlangaitzezko hormak egin zituzten lehorrean, zatiketa irregularrekoak. Hainbat hormatxo elkarren gainean daude; batzuetan, urak biltzeko azalera handitzeko lanen ondorio dira, eta, beste batzuetan, egiturak konpontzeko eta sendotzeko lanen ondorio. Urmaelaren itxura orokorra irregularra da, baina erdiko gunea ia angeluzuzena da. Haren neurri maximoak 18 x 15 metrokoak dira, eta urmaela inguratzen duten hormek 0,85 eta 3,10 metro bitarteko altuera dute. Kalkulatu denez, guztizko azalera 218 m²-koa da; haietatik, 126 m² beheko ontziari dagozkio, eta 92 m², goikoari.

Urmael horrek 300.000 litro ur bil zitzakeen; horri esker, bertan finkatutako biztanleak hornituta zeuden. Urmaela errito-leku ere izan zela uste da, esku-hartze arkeologikoan agerian geratutako aurkikuntza batzuk eta urmaelaren inguruan aurkitutako Matreen omenezko aldare erromatarra aintzat hartuta; sustrai zeltiar garbiak ditu aldareak, eta iturburu edo akuifero mineromedizinalekin edo termalekin lotzen da.

La Hoya herrixkako biztanleek alde egin zuten, leku horretan K.a. lehen milurtekoan bizi eta gero. Orduan, egun Laguardia dagoen muinora joan ziren, defentsarako aukera gehiago baitzituzten. Beste herri bat sortu zuten han, gaur egun Laguardiako etxeen azpian aurkitzen ari direna. Izaera zeltiberiarreko jende horiek egin zuten urmaela. Hain zuzen, K.a. III. eta II. mendeen artean egin eta erabili zuten.

 

Barbacanako urmael zeltiberiarra

La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan. Ezaguna da ondo gorde delako eta bata batean jasan zuen eraso bortitz baten aztarnak gorde direlako bertan. Herriak bere unerik distiratsuenean jasan zuen eraso, sute eta erorketak merkatu egun bateko jarduera bizia "izoztu" zuen, eta egun horretako hondakinak lurperatuta baina osorik egon ziren aurkitu ziren arte. Herrian une horretan zeudenen gorpuen hezurduren aztarna ugari aurkitu dira. 1984an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendapena eman zion.


La Hoya herrixka (Wikipedia)

Felix María Serafín Sánchez de Samaniego Zabala (Guardia, 1745 urriaren 12a-1801eko abuztuaren 11) gaztelaniazko idazlea izan zen, alegiak idazteagatik ezaguna. Haren haurtzaro eta gaztaroari buruz ez da askorik ezagutzen. Samaniegoren biografia nagusiaren egile Eustaquio Fernández de Navarrete autoreak dioenez, Frantzian ikasi zuen; ez du beste zehaztasunik ematen. Geroago, bi urtez zuzenbideko ikasketak egin zituen Valladolideko Unibertsitatean, baina ez zituen burutu. Ondoren, Bergaran (Gipuzkoa) kokatu zen, Peñafloridako kondearen babesean. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen, eta han irakurri zituen bere lehen alegiak.

 

 

Samaniego alegilariaren jaiotetxea

 

Samaniegoren eskultura

 

Bidaiariak eskultura. Eskultura-proiektuak mahaia itxurako bi gainazal ditu, erdiko hanka batek eutsiak. Lehenengoaren gainean mota eta neurri desberdineko maletak eta bidaia-poltsak daude, eta bestean, zapata, bota pareak, oinetako mota desberdinak. Eskultura jartzeko aukeratu den tokia kontuan hartuta, kontzeptu klasikoa eta garaikidea uztartzen dituen proiektua hautatu dut, aldeak alde, natura hilaren tradiziotik edaten duena baina eskulturari egokitua. 

Bidaiariak eskultura

Informazio iturriak:

https://www.laguardia.eus/index.php/eu/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Guardia





Powered by Wikiloc

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina