Gorriti Larraungo kontzejua da. Gorritiko etxe gehienak XVIII. mendekoak dira eta
bailarako edo berezko armarriez josiak daude.
 |
Gorriti |
 |
Gorritiko etxeak |
 |
Gorritiko etxeak |
 |
Gorritiko etxeak |
San Bartolome eliza XVIII. mende bukaerakoa da eta 2 arkuko eliz-ataria du. Horrek,
aurreko elizaren XVII. mendeko ataria gordetzen du. Inguruan metak dituen, XVIIIgarren mendeko bukaerako
eraikuntzaren irudia. Teilatu gainean dorrea dago. Bertan, erdi-puntuko bi arku
irekitzen dira eta kanpaiak ikus daitezke. Tenpluko nabearen fatxada luzituta
dago, baoen markoak izan ezik.
 |
San Bartolome eliza |
 |
San Bartolome eliza |
Autobiako
beste aldean, mendi tontor batean eta Arriberekin muga eginez, Santa Barbara
baseliza dugu. Bertan, garai batean, Gorritiko gaztelua kokatzen zen, zeinak
Nafarroako muga zaintzen zuen. Inguruan, karlistadetan aterpe gisa erabili izan
zen koba bat dago.
 |
Santa Barbara ermita |
 |
Gorritiko gaztelua |
 |
Ezurmendiko hilarria |
Informazio
iturriak:
https://www.larraun.eus/gorriti-2/

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina