Bizkaiko
ipar-ekialdean dagoen kostaldeko udalerri txiki bat da. Hiru dira Ea udalerria
osatzen duten auzoak: Ea herrigunea, Natxitua eta Bedaroa. Mende baten
antzinatasuna baino zertxobait gehiago du. Herria XVI. mendean jaio zen, Ereñok
eta gaur egun auzoak diren Natxitua eta Bedaroako arrantzaleek itsasadarrak
osatzen duen portu naturalean kokaleku iraunkorra sortu zutenean. XIX. mendera
arte, Eak ez zuen udalerri izaerarik izan. Ea ibaia herria bitan banantzen zuen: erdi bat Bedaroako elizatearen
zati bat zen eta, beste erdia, Natxituako elizatekoa. Hau da Eak bi
parrokia-eliza izatearen arrazoia, ibaiaren alde banatan eta zubi batek
bakarrik banaturik. Zubi horretaz gain, beste hiru zubik lotzen dituzte
herriaren erdi biak.
 |
Eako kale Nagusiko txokoa |
Ea
herrigunean eta Bedaroa auzoan dagoen ondare historikoa ezagutzeko, “Letanien
bidezidorra” itzulia egitea dugu eta gero, Natxitua auzora ibilgailuz
gerturatu.
%20eliza.JPG) |
San Joan (Doniene) eliza |
 |
Jesusen Andra Mariaren eliza |
Herrigunean dagoen San
Joan (Doniene) eliza dugu eta gertu jatorriz eliza errenazentista zen,
baina barroko estiloan berregin zuten Jesusen
Andra Mari eliza dugu ondoan emango diogu hasiera ibilaldiari. Honen
ondotik igotzen den aldapan gora egingo dugu, PR-Bi 168aren bide-seinale
zuri-horiek erakusten diguten norabidean. Aldats gogorrari aurre egin, pinudian
murgildu eta berehala aterako gara Bedaroara zuzentzen den errepidera. Metro
gutxi batzuk aurrerago San Bartolome
ermita eta kirikiñausia ikusiko
ditugu. Antzina, amesgaiztoak uxatzeko herritarrek kandelak jartzen zizkioten
santuari. Izen bereko baserriari erantsita dagoen ermita baino lehenago
atsedenlekua dago eta bertan dagoen eraikin berezi batek gure arreta erakarriko
du: kirikiñausia.
 |
San Bartolome ermita |
 |
San Bartolomeko kikiriñausia |
XX. mendeko mendearen lehenengo hamarkada bitartean,
gaztaina oinarrizko elikagaia izan zen, batik bat nekazarien etxeetan.
Kirikiñausiak, gaztainadian bertan, harriak bildu eta masarik egin gabe horma
biribila osatzen zuten, gutxi gorabehera metro eta erdiko altuera zuten
biltegiak osatuz eta hauen barruan kirikiñoak uzten zituzten. Tamaina
gaztainadiak zuen garrantziaren araberakoa zen, eta batzuk zortzi metro edo
gehiago izatera iritsi zitezkeen. Honek 3,5 metroko diametroa eta 0,8 metroko
altuera du. Kirikiñoak gutxienez bi hilabetez egoten ziren bertan gordeta,
barruko gaztainak beratu eta egozteko. Gogoan izan behar da, urtean sei edo
zazpi hilabetez bertakoentzat eguneroko janaria ia bakarra izaten zela. Inguru
hau guztia gaztainadi handi bat izan zen XIX. mendean, baina gerora “tinta” eta
“txankroa” gaixotasunengatik desagertu egin ziren. Gaur egun, ia desagertu egin
da eta zoritxarrez, pinu eta eukaliptoek hartu dute bere tokia. Biltegi hauek,
gure ondare etnografikoaren monumentuak dira.
 |
San Pedro eliza |
Kirikiñausiari bizkarra eman eta Bedaroara zuzentzen den
errepidean zehar gorantz egingo dugu segidan. Auzoan San Pedro eliza dago. XVI. mendean sortu zuten lehendik zegoen baseliza baten
leku berean. Gaur egungo baselizaren estiloa klasiko berantiarra da.
 |
Biax baserria |
Etorritako bidetik itzuli eta bidegurutzera helduko gara.
Portu baserriaren ondotik telefonia mugikorreko antena aldera doan bidea
hartuko dugu. Antzina, bide hau Eatik Bedaroara igotzeko erabiltzen zen.
Antenetara doan bidea ezkerrera utzita, pinudian zehar jarraituko dugu berriro
errepidera atera arte. Hau gurutzatu eta gertu ikusiko dugu Biax baserrirantz
joko dugu.
 |
Talako Amaren ermita |
Bide-seinaleek erakusten diguten pistatik aldapan behera
abiatuko gara, itsasoko labarretaraino amiltzen diren eukaliptoen artean.
Ikusgaitz den xenda hestu batek Talako
Amaren ermitara jaisten lagunduko digu. Barruan XVI. mendeko bukaerakoa den
Ama Birjinaren Sortze Garbiaren irudia dago eta honekin batera, Kristo bat
zutabe bati lotua (XVIII. mendekoa) eta San Erroman (XX. mendekoa) agertzen
dira. Kondaira baten arabera, ama birjinaren irudia olatuen artean aurkitu omen
zuten arrantzale batzuek eta gero ermita altxatu zuten. Jainkoa gurtzeko asmoz,
bertaratzen ziren fededunek opariak uzten zituzten, ohikoena olioa zelarik
(gaur egun kandelak). Garai batean, herriak itsasoarekin zuen lotura dela eta,
bertako arrantzaleek babesa eskatzen zioten ama birjinari. Arrantzale
tradizioak bezala, ohitura zaharrek ere indarra galdu dute arren, urtero,
abenduaren 8an, Talako Amaren eguna ospatzen da. Ermitaren aurrean dauden
eserlekuak aproposak dira itsasoari so geratu eta lasai egoteko.
 |
Beletxe |
 |
"Erromatar" deritzon zubia |
Ibilbide honen azken gune erlijiosoa atzean utzi eta kaia
aldera jaisten den gurutze-bidetik Beletxera
iritsiko gara, belaontzien belak gordetzen zituzten etxera hain zuzen ere. Eako
portua eta hondartzaren ondotik herrigunera helduko gara eta ibaiaren
ibilguaren paraleloan marrazten diren kaleetan ibiliz, ateburuan izenak
zizelkatuta edo margotuta dituzten etxe zaharrez gain, herriko armarrian
agertzen den erromatar deritzon zubia
ikusi ahal izango ditugu. Herrian dauden etxeek eta lau zubiek izaera berezia
ematen diote herri eder honi.
 |
Ea |
Eako herrigunetik kanpo, XVIII. eta XVI. mendekoak diren Urtubiagako burdinola eta errota ditugu. Hauek dira bere atal
nagusiak: elkarri atxikitako lau eraikin; haiei lotutako sistema hidrauliko bat
presa, ubidea eta erregulazio-biltegia-; eraikinen aurreko harrizko zubia;
eta babes-ingurune bat.
 |
Kontsolazioko Andra Mariaren eliza |
 |
Santa Ageda ermita |
Bi dira Natxitua auzoan bisitatu ditzakegun eraikin
historikoak: Santa Ageda ermita eta Kontsolazio Andra Mariaren eliza.
Elizaren eraikinaren gehiengoa neoklasikoa bada ere, garai bateko elementu
batzuk gorde ditu, besteak beste, arku zorrotzeko atea eta arku konopialeko bi
bao ajimezatu. Hormen ingurua eta elizako atal nagusia antzinakoak dira.
Elementu horiek egungo elizaren atal zaharrenak dira, baina gainerakoa 1833.
urtera arte egin ziren obretan gehitu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina