2025(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

Legasa

 

Legarreako leizea

Bertizaranako udalerria osatzen duten hiru kontzejuetako bat da Legasa. Bi auzo ditu herriak, Santa Leokadia eta Zeberia. Bidasoa ibaiaren ertzean kokatzen den herri txikia da Legasa, bere kaleetan, zonaldeko ezaugarriak dituen herri arkitektura etxeez goza dezakegu. Kale nagusitik pasatzen da Bidasoko Bide Berdearen ibilbidea. Legasak iparraldean Narbarteko kontzejuarekin egiten du muga, ekialdean Oieregiko kontzejua eta Baztanekin, hego-mendebaldean Donamariarekin eta mendebaldean Donezteberekin.

Legasako etxeak


Santa Leokadia ermita

XVI. mendean eraikia, Bertizaraneko bista panoramiko ederrak daude bertatik. Lokari parajean kokatuta dago eta bertara erraz iritsi daiteke kotxez Gaztelu edo Legasatik. Oinez ere igo daiteke bertara, Legasatik edo Doneztebetik joan daiteke bertara, seinaleztatutako ibilbideari jarraituta.


Santa Leokadia ermita

Kattalin eliza eta plaza

Santa Katalina, XIX. mendean eraikitako estilo neoklasikoko eliza da, ate nagusia puntadun arku batek osatzen du. Herrigunearen erdian aurkitzen da eliza eta berak ematen dio izena ondoan duen herriko plaza nagusiari ere. Plazaren inguruan etxe ederrak ikusi daitezte.


legasako plaza eta Kattalin eliza

Legarreako leizea

Legarreako leizea kobazulo bat da, Malerrekako Donamaria herriko Gaztelu auzoan dagoena. Bertan Espainiako Gerra Zibilean zenbait gorpu bota zituztela eta, gerra krimen haiengatik aztertutako Nafarroako hobi komuntzat hartzen den puntuetako bat da leize hau.



Legarreako leizea

Sagardia-Goñi familiaren omenezko eskultura

1936ko abuztuaren 30ean, Gazteluko Juana Josefa Goñi Sagardia, 38 urteko emakumea bere seme-alabekin batera desagertu zen. Hamabost egun lehenago etxetik eta herritik kanporatuak izan ziren lapurreta txikiak egitea egotzita. Tarteko egun horietan mendian bizi izan ziren adarrez egindako txabola batean, Pedro Sagardia aitaren zain. Aita eta seme nagusiena gerrako frontera derrigorrez bidalita zeuden eta ezin izan zuten lagundu. Gau horretan norbaitek txabola erre eta familia leizera bota zuen, ziurrenez aurrez erahilda.


Gisu-labea

Gisu-labea

Garbitokia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina