Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdeko udalerri bat
da, Urola Kosta eskualdeko udalerririk handiena. Turismoa eta merkataritza ditu
ekonomia jarduera nagusiak.
![]() |
Zarautz (argazkia Le Guide du Pays Basque) |
Burdin Aroan hasita Antzinako Erroman jada bazegoen bertan
herrixka bat, ikerlariek maiz Menoscarekin identifikatu dutena. Andre Mariaren
Zeruratzearen parrokian aurkitutako arrastoek ia etengabeko okupazioa
iradokitzen dute, Erdi Aroaren hasierako mendeetan izan ezik. Aurkitutako
nekropolia Euskal Herriko zabalenetako bat da. Aro Modernoan ondoko
Getariarekin batera Gipuzkoako itsas jardueran paper garrantzitsua izan zuen,
eta XIX. mendearen amaieratik turismo gune garrantzitsua izan zen Espainiako
aristokraziarentzat.
![]() |
Zarautz (argazkia Gipuzkoako Foru Aldundia) |
Ibilaldi honetan, herriko monumentuak eta eskultura
garrantzitsuenak ezagutuko ditugu.
Bertsolaritzari omenaldia )Jorge Oteiza)
Bertsolaritzari omenaldia (Jorge Oteiza) |
San Pelaio
eliza
XVI.
mendeko antzinako baseliza XIX. mendearen erdi aldean suntsitu zen. Gaur egun
ezagutzen dugun eliza J.J. Belauntzaranek 1844. urtean hasi zuen eraikitzen,
hareharriz. 1850. urtean obrak jarraitu egin zuten, Narroseko markesak egindako
diru-ekarpenari esker. Aurrealdea neoklasikoa da, lau zutabe dorikok frontoiari
eusten diete, eta kanpai-horman errematatzen da. Barru aldea kanoi-gangaz
antolatzen da, eta, gurutzaduraren besoetan, leiho erdizirkularrak irekitzen
dira, Zarauzko zaindaria den santuaren irudiarekin. Santuaren eguna ekainaren
26an ospatzen da. Irudi hau, Aingeru Guardakoarenarekin batera, Hilarion
Zabalzak egin zuen, eta XVII. mendearen erdi aldekoa da.
San Pelaio eliza |
Sanz Enea
Hasiera
batean “Villa Antonia” izena zuen, Antonia de Uribe y Ugarte izan zelako lehen jabea.
Gero, José Mª Sanz militarrarekin ezkondu zen bere alaba, eta hortik datorkio
Sanz jauregiaren izena. Horien ondorengoak San Adrián y Castellfuerte
markesekin ahaidetu ziren. Hegoaldeko fatxadan azaltzen den inskripzioaren
arabera, 1870ean eraiki zuen Ch. Besoin arkitektoak, Frantziako Bigarren
Inperioko estiloan. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, jauregi horretan egon
zen Francisco de Goyak San Adrián markesari egindako erretratu bat. Gero
Nafarroako Museora eraman zuten (Iruñea).
Eraikinak
estilo eklektikoa du, baina XIX. mendeko jauregi eta udako etxe handien adibide
eder bat da. Oin errektangularra du, fatxada simetrikoa eta leiho ederrak.
Erdisotoa, behe-solairua eta bi goi-solairu ditu. Errematatzeko arbelezko
mantsardak ditu, frantziar estilo garbian.
Eraikinaren
barruan hauek daude: haurren eta helduen liburutegia (helduena azken solairuan
dago, eta haritzezko egitura ederra dauka), Udal Artxibo Historikoa, Udaleko
Kultura Departamentua eta erakusketa-gelak lehen solairuan.
Sanz Enea |
Karmeldar
Oinutsen Artzain onaren komentua
1905ean
eraikitako komentua eta eliza. Molde xume eta itxura sinpleko apareju
errustikoan egina dago.
1906ko
dorre batek errematatzen du eliza. Nolabaiteko itxura barrokoa dauka, eta
bertan Artzain Onaren irudi bat dago. Gurutzezko oinplanoa du; gurutzadurako
besoak ez daude hain garatuta. Aldare nagusia luzatu egiten da, hormetako
batean burdin hesi bat jarrita baitago komentuko mojek handik meza entzuteko.
Santa Teresaren Karmeldar Oinutsen Komentua,
gainerako komentuak bezala, XVII. mendekoa da. Lehen mojak Bordeletik etorri
ziren. Venancio Amezti jaunak, mende erdiz komentuko kapilau izandakoak, agiri eta
idatzi garrantzitsuak jaso zituen Zarauzko herriari buruz. Karmeldarren
klausurako ordena honek gaur egun bertan jarraitzen du.
Karmeldar Oinutsen Artzain Onaren komentua |
Villa Munda
Pedro
González de Velasco doktoreak 1861ean agindu zuen estilo eklektikoko jauregitxo
honen eraikuntza, hilerri zaharraren lurretan. Juan José Belaunzaran
arkitektoak zuzendu zuen obra eta Ignacio Iburuzqueta maisu etxegileak egin
zuen. Birmoldaketa asko izan ditu, eta azkena 1986 egin zen.
Oin
errektangularra du, eta erdisotoa, behe-solairua eta hiru goi-solairu ditu.
Linterna batek errematatzen du, eta lau isurkiko estalkia dauka. Fatxada
nagusiaren erdiko gorputza aurreratuta dago alboekiko. Sarrerako eskailerek bi
ate bikitara ematen dute. Ateak babestuta daude burdin eta kristalezko
markesina dotore batekin. Burdinezko bolutak dituen zutabe finetan sustengatzen
da markesina.
Jauregitxoaren
inguruan lorategi eder bat dago, eta bi aldetan burdin hesi batek mugatzen du.
Hesian ate bikoitz bat dauka, eta atearen albo bakoitzean hareharrizko eta
arbeldun tenpleteak. Multzo horretan guztian aipatzekoak dira burdin hesiak,
tenplete bereziak eta Iparraldeko sarrerako lehoi bikotea.
Villa Munda Musikaren Udal Akademia |
Izenik gabe
(Jose Luis Zumeta)
Izenik gabe (Jose LUis Zumeta) |
Madozen
omenezko estela (Jorge Oteiza)
Madozen omenezko estela (Jorge Otzeiza) |
Aita
Frantziskotarren komentua eta eliza
Eliza
“frantziskotarren estiloan” eginda dago. Gurutze latindarreko oina du, eta
gurutzadurako besoak motzak eta zabalak dira. Nabe nagusia alboetakoak baino
zabalagoa eta luzeagoa da. Hainbat neurritako zutabe errektangular handiek
banatzen dituzte nabeak. 1830ean berritu egin zuten. 1959an elizako nabea
luzatu zen klaustroko eta patioko zati bat erantsita, eta egungo fatxada eraiki
zen.
Aita Frantziskotarren Komentua eta eliza |
Dotorekua etxea
Izkina
egiten duen oin errektangularreko eraikin honek alde zaharreko muga historikoak
finkatzen ditu. XVI. mendeko lehen euskal jauregien ezaugarri soilak ditu.
Castro Urdialesko korrejidore Juan Ortiz de Zarauz doktoreak eraiki zuen etxea.
Gero, Zarauz-Berroeta Aldamar familiaren eskuetara pasatu zen orubea. Behe-oina
eta bi goi-solairu ditu. Lehen eta bigarren solairuaren artean Zarauz leinuaren
armarri bat dago. Armarriak familiaren ikur hauek ditu: 1. eta 4. laurdenetan,
zilarrezko eremuan, hiru asun-sasi, itsas-olatuen gainean. Eta 2. eta 3.
laurdenetan, hiru panela. Teilatuaren hegalean aipatzekoa da egurrezko irudi
apaingarriak dituen zapata.
Dotorekua Etxea |
Santa Klara komentua
1618 eta
1625 urteen artean eraiki zen eta klaratarren lehen komentua izan zen
probintzian. Estiloa soila eta apaindura gutxikoa da materialetan eta
lerroetan, eta horma nagusi da banoarekin alderatuta, erlijio-ordena horren
premisen arabera. Maria Ana de Zarauz y Gamboa Narroseko markesak eratu zuen
komentua. Alargundu zenean, klausuran sartu zen, bere bi alabekin batera.
Komentua eraiki bitartean, Lermatik etorritako mojak (Burgos) Narroseko
jauregian egon ziren, Maria Ana andrearekin batera. 1792an frantsesek komentua
kaltetu zuten, eta 1985ean multzo osoa eraberritu zen.
Santa Klara komentua |
Portu etxea
(Udaletxea)
Orube
honetan kokatu zen Aiatik XVI. mendean etorritako Portu familia. Jauregi
itxurako eraikin honek oin errektangularra eta hiru solairu ditu, eta fatxada
nagusiak Foruen enparantzara ematen du. Alboetako hormak ere exentuak dira,
baina atzekoa merkatuko hormaren mehelina da. Harlanduzko fatxadaren
konposizioa simetrikoa da. Hiru bao ditu solairu bakoitzeko. Sarrerako atearen
alboetan zutabe klasiko ildaskatuak daude; zutabe horiek eusten dute lehen
solairuko erdiko balkoiaren oinarria. Ateburuaren gainean IHS (Iesus) anagrama
dago. Sarreraren alboetan bi leiho ditu. Leihoburuetan motibo barrokoak
dituzte. Gainerako baoak burdina forjatuzko balkoiak dira, eta barrokoan
tipikoak ziren belarriak dituzte. Bi pilastra joniko erraldoiek eraikinaren
monumentaltasuna areagotzen dute.
Barruan
egokitzapen asko egin dira, eraikinak izan dituen funtzio desberdinen ondorioz
(posta-bulegoa, telegrafoak…). 1987an eraikinaren estalkia eta hegala konpondu
ziren. Barrualdea oso aldatuta dago, Zarauzko Udaleko funtzio administratiboak
betetzeko egokituta baitago.
Portu Etxea (Udaletxea) |
Torre Luzea
Gipuzkoako
XV. mendeko gotiko zibileko eraikin onenatzat hartzen da. Harlandu onez
egindako dorretxe honek itxura sendoa du. Lau solairu ditu, eta sarreran ate
bat dauka armarri batekin; armarria, seguruenik, Zarauztarren leinukoa izango
zen. Fatxada nagusiaren hormari erantsitako eskailera batetik igotzen da
solairu nagusira. Goiko aldean, fatxada osoan, balkoi luzeak egongo ziren, eta
horren lekuko dira alboetan ageri diren bi espoloiak.
1957an
zaharberritu zen eraikina, eta 1993an teilatua konpondu eta fatxadak garbitu
ziren. 2016an eraikinaren barrua berritu da. Gaur egun, jabe den banketxearen
egoitza, udal erakusketa aretoa eta etxebizitza bat daude bertan.
Torre Luzea |
Merkatu plaza
Kale
Nagusiaren eta Zigordia kalearen arteko patio baten barruan eraiki zuen 1903
urtean Ramon Cortazarrek. Oin errektangularra du. Estalkia teilazkoa eta bi
isurkikoa da, eta bertan daukan sabai-leihoak argia sartzen uzten du. Hormak
harrizkoak dira, eta armadurak egurrezkoak. Egiturari dagokionez, behe-solairua
eta lehen solairua ditu. Fatxada nagusiak, Kale Nagusiko sarrerakoak, estilo
klasikoaren inspirazioa du. Goialdean frontoi triangeluar batek errematatzen
du, eta erdian idi-begi batek zeharkatzen du.
2008an
berritu zen, alboan duen Etxezabala eraikina bezala (Etxezabalan udal bulego
berriak daude). Bertan dago udal merkatua, eta lehen solairua
kultur-jardueretarako erabiltzen da.
Merkatu plaza |
Makatza etxea
Musika
plazaren ertz batean dago eraikin hau. Seguruena XVI. mende erdian eraikitako
kale-baserri bat da. Oin errektangularra du, eta bi isurkiko estalkia. Hiru
fatxada exentu ditu. Oraindik ere gordetzen du jatorrian eduki behar izan zuen
harresi eta are dorretxe itxura. Behe-solairua eta hiru goi-solairu ditu:
behe-solairua harlanduz eraikita dago, eta sarreran arku zorrotza dauka. Goiko
solairuak adreiluz eta egurrezko armazoiz eginda daude. Atzeko eta alboko
fatxadek jaso dituzte hobekien eraikinaren estilo gotiko berantiarraren
jatorrizko ezaugarriak: leihoak, gezileihoak, arku zorrotzak… 1989an egin zen
azken zaharberritzea.
Makatza Etxea |
Santa Marina
eliza
Marina
Alzuruk, 1610. urtean, lehenengo baseliza eraiki zuen. 1932. urtean, hori bota
eta berria eraiki zuten beste kokagune batean. Berriak estilo eklektikoa zuen,
eta aurrez egindakoa ordeztu zuen. Pedro Azpiazu izan zen lanak burutu zituena.
1991n barru-aldea bota zuten, berritzeko asmoz. Fatxada errespetatu zuten,
aurretik zeuden pinakulu eta puntadun arkuekin. Aurreko altzari guztiak
desagertu egin ziren, Santa Apoloniaren, Gurutzeko Kristoaren eta Santa
Marinaren irudiak ezik. Horiek 1995ean zaharberritu ziren. Baselizak oinplano
errektangularra du, nabe bakarrarekin; hormigoi armatuz egina dago, eta argia
argi-zuloetatik sartzen da. Barru-aldean, Santa Marinaren irudia gurtzen da,
eta elizan ospatzen den elizkizun bakarra maiatzaren 21ean izaten da, donearen
egunean. Santa Marinarenganako gurtza oso ohikoa da Donejakue Bideari lotutako
herrietan. Ikonografia katolikoan, gurutze edo Biblia eskuan daramala,
herensugearen barrenetik irteten irudikatzen da, kasu honetan bezala.
Santa Marina eliza |
Zarauzko Arte
eta Historia museoa
Zarauzko Arte eta Historia museoa |
Santa Maria la
Real eliza
Eliza hau
asko aldatu da mendeetan zehar. Izatez, XVI. mendearen bigarren erdikoa bada
ere, XVIII. mendean hartu zuen gaur egun duen itxura. Gurutze latindarreko oina
dauka, nabe bakarrekoa. Aldare nagusiaren aldeak kanoi erdiko estalkia dauka,
eta pilastretan sustengatutako gangak ditu. Pilastra horiek bat datoz kanpoko
kontrahormekin. Koru bat eta nabe gurutzatu bat dauka. Gurutzadurako arkuak
itxura klasikoko pilastretan sostengatzen dira.
Santa Maria la Real eliza |
Photomuseum
![]() |
Photomuseum (argazkia Photomuseum) |
Vista Alegre
Parkeko Torreoia
Torreoi
izenarekin ezagutzen da, eta Villapadiernako kondeen denbora-pasa gunea izan
zen. Hormigoi armatuz egindako Zarauzko lehen eraikina da (1913). Bertako
bizilagunek begiratoki- eta aisialdi-leku modura erabiltzen zuten. Herrialdean
gelditzen diren errotonda urrienetako bat da, Zarauzko ikuspegiaz gozatzeko
talaia ederra. Oinplano erdizirkularra du, hare-harrizko basamentuarekin.
Euskarri horrek lursailaren garaiera gainditzen du. Oinarriaren gainean, kanpo
aldetik, hamar zutabe klasikok zirkuluerdia osatzen dute, eta horiek, era
berean, goi solairuko arkitrabe okerra eta kalostrari eusten diete.
![]() |
Vista Alegreko dorrea (argazkia Luberri) |
Santa Barbara
ermita
Garrantzi
artistikoaz gain, interes paisajistiko nabarmena du Santa Barbara baselizak.
150 metroko garaierarekin, Zarautz eta itsasoa ikusmenean dituen talaia da.
1704an eraiki zuten, substratu bertikalaren gailurrean, eta 1995. urtean
zaharberritu zuten. Oinplano errektangularra, harlangaitz-horma luzituak eta
hare-harriak ditu izkinetan, kanpai-horma txiki batez errematatuta. Barruan,
burualde poligonalean, aldarearen atzean, olioan egindako donearen irudia
gordetzen duen erretaula txiki bat dago. Koruarentzako espazioak eta argia
sartzen den leiho txikiek Santa Barbarako baseliza osatzen dute baita ere.
![]() |
Santa Barbara baseliza (argazkia Wikipedia) |
Narros jauregia
Eraikin
exentua da, oin karratukoa. Sotoa, behe-solairua eta bi goi-solairu ditu.
Kanpoaldea hareharri landuz osatuta dago. Angeluetan garitak ditu pinakuluekin,
gorputz bakar batean. Antzinako dorretxeen oroitzapen estetiko bat osatzen dute.
Erdiko
fatxadan, arku forma duen portale handia dago. Atearen gainean etxeko armarri
handi bat dago, inskripzio honekin: “Zarautz antes de Zarautz”; familiaren
abizenaren antzinatasunari erreferentzia egiten dio. Solairu nagusiko burdina
forjatuzko lau balkoiak nagusien logeletakoak dira. Eraikina koroatzeko,
harrizko erlaitz sendoa dauka, almena apaingarri batekin errematatuta.
Narros Jauregia |
Itsas lema
(Juanjo Gurrea)
Itsas lema (Juanjo Gurrea) |
Joan-etorrian
(Miguel Angel Lertxundi)
Joan-etorrian (Migel Angel Lertxundi) |
Ihinztaketa
isurketa (Dora Salazar)
Ihinztaketa isurketa (Dora Salazar) |
Bihurdura
berdindua (Dora Salazar)
Bihurdura berdindua (Dora Salazar) |
Eta zehar dela
(Dora Salazar)
Eta zehar dela (Dora Salazar) |
Zarauzko Dama
(Marcos Hernando)
Zarauzko dama (Marcos Hernando) |
Canons 22
(Elena Asins)
Canons 22 (Elena Asins) |
Surfari omenaldia
(Jose Luis Lasa)
Surfari omenaldia (Jose Luis Lasa) |
Malla Harria
Malla Harria |
Informazio iturriak:
https://www.turismozarautz.eus/eu/monumentu-multzoa
https://www.turismozarautz.eus/eu/eskulturen-ibilbidea
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zarautz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina