2024(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Gasteiz

 

Gazteizko alde zaharrak Antso Jakitunaren aginduz Erdi Aroan eraiki zutenean eman zioten almendra forma mantentzen du. Erdigune historikoa Andre Maria katedrala gailentzen den tontor batean dago. Katedral gotiko honekin batera, San MigelSan Bizente eta San Pedro elizen dorreek osatzen dute hiriaren irudirik ezagunena. Kaleek antzinako ogibideen izena dute: Hedegile, Errementari, Zapatari, Aiztogile, Pintore... Kale horietan daude, hain justu, hiriko eraikinik zaharrenak eta ederrenak. Gasteizko Alde Zaharra muino batean dago, eta honen inguruko maldetan. Auzoak balio historiko handiko eraikinak biltzen ditu, eta hainbat eraikin kultural.


Powered by Wikiloc


Ibilbide honetan, horietako eraikin gehienak bisitatuko ditugu eta bide batez, kaleetan dauden horma-irudiak ikusiko ditugu.


Andre Maria Zuriaren plaza Erdi Aroko merkatuaren plaza izan zen, eta hiriko gune nagusia da. Gasteizko guduaren monumentua topa dezakegu bertan, zeinak 1813ko ekainaren 21ean Napoleonen tropak garaitu izan oroitzen duen. Halaber, Gasteizko landare-eskultura dago, "hiri berdearen" ikurra.


Andra Maria Zuriaren plaza

Espaina Plaza Plaza arkupetu hau, Justo Antonio de Olagibel arkitekto gasteiztar ospetsuak egina, 1781 eta 1790 bitartean eraiki zen harresietatik kanpo merkatuak eta ospakizunak egiteko. Hementxe daude Udaletxea eta Turismo Bulegoa.


Espainia plaza
San Migel Goi Aingeruaren eliza (Andre Maria Zuriaren plaza) Hiriko elizarik zaharrena da (1181. urtean forua eman ziotenean aipatzen da, jada). Ezinbestekoa da Andre Maria Zuriaren, Vitoria-Gasteizko zaindariaren, kapera bisitatzea, eta bertan, XIX. mendearen erdialdeko tailu polikromatua ikustea. 


San Migel Goi Aingeruaren eliza

Arkupeak Sinbolo neoklasiko hau Justo Antonio Olagibelen lana izan zen, eta Erdi Aroko hiriaren eta zabalgune garaikidearen arteko malda saihesteko eraiki zen. Bi tarte dauzkate: Hegaleko arkupeak eta Judizioko arkupeak. Arkupeak Arrieta-Maeztutarren jauregia


Arkupeak

Aihotz plaza Hiriko antzinako ordezkariek aihotz baten gainean egiten zuten beren karguen zina, eta, hain zuzen ere, aihotz horri zor dio plazak izena. Bada, San Migel elizaren kanpoaldeko absidean ikus daiteke armaren erreplika (plaza ixten duen absidean). Begiratu iezaiozu gaur biltzarretarako egoitza den Goiuri jauregi ederrari (1542). Bertako balkoi-galeria eta iparraldeko fatxadan dagoen Salinatarren heraldika nabarmentzen dira.


Aihotz plaza

Goiuri jauregia (Aihotz plaza) Martin Salinas Karlos V.aren enbaxadoreak sustatu zuen eraikin errenazentista eder hau (1538), eta, gaur egun, biltzarrak egiteko egoitza da. Antzinako harresiaren zati bat gordetzen du egituran. Areto nagusia Bruselako eskolako tapiz flandestar batekin apainduta dago. XVI. mendekoa da, eta Troiako Eneasen ihesaldia kontatzen du. Kontsultatu bisita gidatuen programa webean eta Turismo Bulegoan.


Goiuri jauregia

San Bizente Martiriaren eliza (San Frantzisko aldapa) Hiribilduaren hego-ekialdea babesten zuen gaztelu-gotorleku zaharraren zati bat hartzen du. Dorrera igo eta tenpluko nabeen gaineko zurezko bilbearen zati batean ibili behar duzu. Kontsultatu "In situ bisitak" programa Turismo Bulegoan.


San Bizente Martiriaren eliza

Kordoi etxea Sarrerako arkuan azaltzen den frantziskotarren kordoiagatik hartu zuen izen hori. XV. mende amaierako jauregi honek XIII. mendeko Erdi Aroko dorrea gordetzen du, izar-itzurako ganga ikusgarriarekin.


Kordoi etxea

Gobeo-Caicedotarren etxea Herreraren Barrokoaren adibiderik argienetakoa da, eta, bertako fatxadan, bolekin apaindutako balkoiak, hegal-erlaitza eta Hurtado Mendozatarren armarri handia gailentzen dira.


Goibeo Caicedotarren etxea

Arrieta-Maeztutarren jauregia Bendaña jauregia ere esaten zaio, eta XVI. mendearen hasieran eraiki zuten, Erdi Aroko dorre baten inguruan. Begiratu dorre zilindrikoari eta arku hirukoitzak dauzkan barrualdeko patioari. Karten Fournier Museoa dago bertan, Bibat museoaren barruan.


Arrieta-Maeztutarren jauregia (Bendaña jauregia)

ZERU ETA IZARREZ ESTALIRIK XIV. mendeko Giotto di Bondone margolariak egindako Santa Anak San Joaquini Jerusalemgo Urrezko Atean ematen dion musuaren berrinterpretazio bat da. Maitasuna nagusi den istorio bat kontatzen du, zeruz eta izarrez estalitako maitasun bat.


Zeru eta izarrez estalia horma-irudia

Santa Ana kantoia «Zeru eta izarrez estalita» izeneko horma-irudia ikusi ahalko duzu hemen, hots, Santa Anak San Joakini eman zion musuaren interpretazio modernoa. "Hiri margotua" muralen ibilbidearen adibide bat da hori.


Santa Ana kantoia

Kristo Santuaren kapera XIV. mendeko tailu gotiko zoragarria gordetzen du barruan, San Ildefontsoren Kristoa, zeinak debozio handia piztu baitzuen Santiago bidea egiten zutenen artean.


Kristo Santuaren kapera (San Ildefonso)

CONTINENTES Lau fatxada margotuta, haur-eskola bat eta gazteentzako harrera-etxe bat dituen udal-eraikin batean. Munduko hainbat lekutako animaliek sinbolikoki islatzen dute auzoko kultura-aniztasuna, txikientzat eta helduentzat erakargarriak diren motiboekin. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Saila funtsezko pieza izan zen eraikinaren egitura eta estetika berreskuratzeko.


Kontinenteen horma-irudia

Gurutze Santuaren komentua Sortu zenetik (1547) bizi dira bertan klausurako moja dominikanoak, eta Pasioaren monumentu eszena aurki daiteke atarian.


Gurutze Santuaren komentua

AUZOAN HAZI HEZI BIZI Mural hau Ramón Bajo eskola publikoko gurasoen, irakasleen eta auzoko kolektibo eta biztanleen inplikazio sozialari egiten zaion omenaldia da, eskola barrutik eta kanpotik eraldatzeko ezinbestekoak baitira


Auzoan hazi, hezi eta bizi horma-irudia

Harresia XI. mendean eraiki zuen Nafarroako Antso VI.a erregeak, eta Gasteizko herrixka gotortu zuen. Antzinako harresiaren zati batean ibil zaitezke, eta horma-atalaren tarte bat nahiz dorreetako bat behatu. Jaso ezazu bisita gidatuei buruzko informazioa Turismo Bulegoan.


Harresiak

Eskoriatza-Eskibel jauregia 1530aren eta 1541aren artean eraiki zuten, eta Gasteizko Errenazimenduko pieza giltzarria da.

Fernan Lopez Eskoriatza Karlos V.a enperadorearen gorteko medikuak agindu zuen jauregi errenazentista hau eraikitzea. Fatxada nagusiko atari platereskoa nabarmentzen da, eta, bertan, jabearen eta  Victoria Anda Eskibel emaztearen bustoak ikus daitezke. Barrualdeko patio ezaguna «maitasunaren patio» gisa da ezaguna.


Eskoriatza -Eskibel jauregia

GAURIK MOTZENA Erdi Aroko Harresiko Lorategiaren ingurune pribilegiatuan kokatua, San Joan gaua eta bere jai pagano magikoa irudikatzen ditu. Gaueko fantasiazko eszena bat, suekin eta musika eta dantza eszenekin.


Gaurik motzena horma-irudia
GASTEIZKO GARAIPENA Georges de la Tourren "Tranpatia" (XVI. mendea) koadroan inspiratuta, "Gasteiz" damak karta-partida bat jokatzen du botere ustelaren sinbolo den gizon batekin. Gizon hori tranpak egiten saiatzen da, eta kartak publikoari erakutsiz harro dabil. Baina neskameak, "Gasteizko herria" sinbolizatzen duenak, jokaldia ikusi eta tranparen berri ematen dio bere andreari.


Gasteizko garaipena horma-irudia

#KONTRASTAFRIKA Afrikako haurrak ditu motibo. Kike Gomezek eta Javier Corsok Beninen egindako argazkietan oinarrituta eta Manuel Iradier Elkarte Afrikanistarekin batera egindako #Kontrastafrika erakusketaren esparruan margotua.


Kontrastafrika horma-irudia

Montehermoso jauregia 1520an eraiki zuten jauregi errenazentista hau, eta monarkiari ostatu emateko erabili zen, hiria bisitatzera etortzen zenean. Halaber, apezpiku-egoitza izan zen, eta, gaur egun, abangoardiei zuzenduriko kultura-zentroa da.

Ortuño Ibañez Agirre Karlos V.a enperadorearen aholkulariak eraiki zuen 1520an, eta, hainbat Montehermoso jauregia mendez, gorteko kideentzako ostatua izan zen, hirian geldialdia egiten zutenenerako. XIX. mendean, Montehermosoko markesaren eta Jose Bonaparteren arteko amodio-kontuen agertokia izan zen. Ondoren, apezpiku-egoitza izan zen, eta, gaur egun, abangoardiei zuzenduriko kulturazentroa da. Eraikinari atxikita, antzinako urbiltegia dago, erakusketa-areto gisa erabiltzen den toki berezia.


Montehermoso jauregia (Ur-biltegia)

Alaba-Eskibel jauregia XVI. mendekoa da, eta askotan birgaitu dute; hala ere, Alabatarren, Mendozatarren, Miñanotarren eta Eskibeldarren lau armarriak kontserbatzen ditu oraindik.


Alaba-Eskibel jauregia

Farolen museoa Museo berezi honetan gordetzen dira Andre Maria Zuriaren jaien harira duela 100 urtetik baino lehenagotik abuztuaren 4ko prozesioan eramaten diren beira polikromatuzko 271 pieza ederrak.


Farolen museoa

San Pedro eliza XIV. mendean hasi ziren eraikitzen, XIII. mendeko parrokia baten gainean, harresiari atxikita. Euskadiko eskultura-multzoen artean, nabarmenenetako bat da eliza honen antzinako aurrealdea (Errementari kalea).

Espainiako tenplu gotiko ederrenetariko bat da, eta monumentu historiko-artistiko nazional izendatu zuten. Hiriko behe-harresiari atxikita eraiki zen, eta, beraz, defentsa-lana ere egin zuen. Begiratu XIV. mendeko atari gotiko zaharrari, zeinera Errementari kaletik sar zaitezkeen.


San Pedro eliza

Alamedako markesaren etxea Barrokoko jauretxea da. Begiratu iezaiezu arkitektura-motiboak imitatzen dituen dekorazio piktoriko bitxiari eta eraikinaren izkinako armarri handiari.


Alamedako markesaren etxea

ITXAROPENAREN ARGIA Koloreen hizkuntzaren bidez, non tonu hotzek arazoa eta beroek konponbidea daukaten, aurrera egingo dugu desberdintasunetik eta estereotipoetatik hezkuntza, justizia eta itxaropeneraino. Irudi nagusia emakume bat da, kontzientzia eta jakinduria naturalerantz aurrera eginez. Erdian, balantza guztiz orekatua. Unesco Etxea eta Garapen Bidean elkarteek babesten dute. Elkarte horiek Nazio Batuen "Emakumea eta Bakea" 1325 Ebazpenaren inguruan lan egiten dute.


Itxaropen argia horma-irudia

ESKUZ ESKU Mural hau bi fatxadek eta bien oinarrietan ikus dezakegun mosaiko batek osatzen dute, eskuaren sinboloaren bidez lotuta. 1. fatxadako muralean, eskua da musika, artea eta festa sortzen dituen tresna. Hiriko historia musikalari egindako keinuak (rocka, jazza, txalaparta), abestien letrak, kontzertuak eta beste asko biltzen ditu. 2. fatxadako muralean eskuak lurraren lana irudikatzen du. Tomatearen hazkuntza prozesuaren irudiak ikus daitezke hiriko baratzeetan, ezkutatuta baina hiriko Alde Zaharrean ohikoak. Mosaikoan hainbat hizkuntzatako testuak agertzen dira, eskuz zeramika gainean esmaltez margotuak eta berriro egosiak. Mosaikoa eskuz eraikita dago, zeramika, ispilu eta bitrogres piezekin.


Eskuz esku horma-irudia

Iruñatarren dorretxea Otxanda Andrearen dorre gisa da ezagunagoa, eta XV. mendearen hasierako etxe gotorra zen. XVI. mendean berreraiki zuten, eta dorrea 1970ean gaineratu zioten. Gaur egun, Natura Zientzien Museoaren egoitza da.


Iruñatarren dorretxea (Otxanda andrearen dorrea)2

Maturana-Berastegi jauregia XVI. mendean eraiki zuten, errege-erregina katolikoek agindutako baketze testuinguruan, bando-gerrei amaiera emateko, tokiko mailan elkarren kontra ari baitziren callejatarrak eta aiaratarrak.


Maturana Berastegi jauregia


Alava-Belaskotarren etxea.


Alava Velaskotarren etxea

URA GARA / ARTEA GARA Aldabe, Landazuri eta Landatxo Gizarte Etxeetako lantaldeen proiektu sortzaile komuna. Urak ingurumenaren funtsezko elementu gisa duen garrantzia azpimarratzen du, erlazionatutako ikonografiako collage baten bidez: lamia bat, sirena bat, eta desagertzeko arriskuan dauden animaliak eta itsas flora.

elkarren kontra ari baitziren callejatarrak eta aiaratarrak.


ura gara artea gara horma-irudia

BEHIN BATEAN BOLUNTARIOTZA Boluntarioei egindako omenaldia da, batez ere hiri-paisaia hobetzearen alde lan egiten dutenei. Polytab gainean (ehundu gabeko oihala) pintatzeko teknikarekin egin zen, eta, ondoren, fatxadaren gainean jarri zen. Horri esker, murala aldamiorik gabe margotu ahal izan zen, eta esperientzia hori mugikortasun urriko pertsonei eskaini zitzaien.


Behin batean boluntariadotza horma-irudia

Portaloia XV. mendearen amaierako eraikin hau merkatarien ostatua izan zen, eta sekulako atea zeukan sarreran, gurdiak sartzeko. 1957an zaharberritu zuten, eta, gaur egun, jatetxea da.


Portaloia

Buruileria plaza Erdi Aroko nekropoli zaharra da, eta izen hori eman zioten, antzina oihalak eta zapiak saltzen baitzituzten bertan; izan ere, garai hartan, "buruileria" esaten zieten toki horiei.


Burulleria plaza

DENBORAREN HARIRA Izenburua dagoen plazatik dator, Erdi Aroan oihalen eta ehunen azoka izan zena. Bi astez zirriborro ugari egin ondoren, lau astetan margotu zen Santa Maria Katedrala Fundazioak dohaintzan emandako kremailerazko aldamio baten gainean.


Denboraren harira horma-irudia

Andatarren dorrea XV. mendean altxatu zuten, eta Gasteizko eraikuntza zaharrenetako bat da. Hiriko babes-sistemaren zati izandako eraikin gotikoa da.


Andatarren dorrea

Santa Maria Katredala Hiriko tenplu enblematiko hau XIII. mendekoa da, eta muinoaren tokirik garaienean dago; bada, hiriaren historia gordetzen du bere harrietan. Tenpluaren zaharberritze-prozesua jendeari irekita egon da, besteak beste Ken Follet edo Pablo Coelho idazleen inspirazioa izan den eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera emateko.

Gizadiaren ondare izendatutako katedral hau XIII. mendean eraiki zuten, Gasteizko herrixkako eliza primitiboaren hondarren gainean. Hiriko defentsarako gotorlekua izan zen (murruek 20 metroko altuera dute). Tenpluaren narriadura-egoera larria zela eta, 2000 eta 2016 urteen artean prebentzio- eta egitura-lan handiak egin ziren, kaltetutako zatiak zaharberritzeaz gain, hiriaren jatorria sakonki ezagutzeko aukera eman zutenak, egindako indusketa arkeologikoetan oinarrituta. San Migel Goi Aingeruaren eliza (Andre Maria Zuriaren plaza) Kriptetara eta hiriaren babes-hobira jaitsi daitezke, nabea eta elizpea bisita dezakete, eta dorrera igo daitezke, hiriaren talaiara. Hainbat igogailuren bitartez, dibertsitate funtzionala duten pertsonek ibilbide gidatu gehienak egin ditzakete.

 

Santa Maria katedrala

Santa Maria katedrala

Santa Maria katedrala

Santa Maria katedrala


Informazio iturria: https://www.vitoria-gasteiz.org

 




Powered by Wikiloc

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina