Xareta, mugaren bi aldeetako lau
herrik osatzen duten euskal eskualdeari deitzen zaio: Lapurdiko Sara eta Ainhoa
herriak eta Nafarroako Urdazubi eta Zugarramurdi herriak. Historiaurretik hasi eta gaur egun arte mugaz
bi aldeetako elkarbizitza oparoa izan dela frogatzen duten hamaika testigantza
daude: kontrabandoa, gerla karlistak, Donejakue bidea, akelarreak, leizeak eta
abar.
 |
Ainhoa herria |
Nafarroarekin
muga egiten duen Ainhoa udalerriaren lehen aipamenak XIII. mendekoak dira. Erdi
Aroan Nafarroak Done Jakue bideko erromesentzat sortutako bastida zen,
bertakoak Baztango jaunaren menpe zeudelarik. Herriaren kokagunea dela eta
kontrabando-gune izan da historian zehar. Udalerri honen ekonomia jarduera
nagusiak abeltzaintza eta nekazaritza badira ere, azken urte hauetan turismoa
asko garatu da. Bertan aurkituko dugun elizaren zatirik zaharrena XIV. mendekoa
da.
 |
Ainhoa herria eta Arantzetako hilarriak |
Ainhoa Ipar Euskal Herriko herri
tipikoa dela esan daiteke, baina politenetakoa ere bada. Leku txikia da,
funtsean kale bakar batez osatua. Baina etxeak bertako arkitekturaren adibide
ezin hobea dira, izkinetan dagoen harria eta tonu gorri edo berde biziko
egurrezko leihatilak ezaugarri dituztela.
 |
Karrika Nagusiko etxeak |
 |
Karrika Nagusiko etxeak |
Done Jakue bideak Ainhoa ere
zeharkatzen du, eta, gainera, inguruetako mendi-ibilaldi ugarietarako oinarrizko
leku ona da. Euskal estilo etxe ederrez betetako kale nagusiko etxe gehienak
Hogeita Hamar Urteko Gerran suntsituak izan ziren, eta, gaur egun ikusten
ditugunak XVI. eta XVII. mendeetan berreraiki ziren. Horien artean Herriko
Etxea ere ikus dezakegu eta metro gutxira Ondasunaren museoa.
 |
Herriko Etxea |
 |
Jasokundeko Gure Amaren eliza eta hilerria |
 |
Hilerria |
Kale berean kokatzen da XVIII. mendean
eraiki zen Jasokundeko Andre Mariaren eliza eta hau inguratzen duen hilerria.
Hilerri hau, XVI. eta XVII. mendeetako hilarri tradizionalez beteta dago. Eraikina, XII. mendeko lehenagoko etxe baten gainetik
eraikia izan zen eta eliza bilakatu da XIII. mendean. Eliza Juan Perez
de Baztan (Jaureguizar eta Ainhoako gazteluen jauna) seguraski dedikatu du Ama
Birjiniari. Barnean, Andre Mariaren Jasokundearen elizak, Lapurdiko
erlijiozko arkitekturaren ezaugarriak erakusten ditu : eliza barne bakarra du,
zutaberik ez, zureriaz estalia eta galeria izeneko estai batzuk. 1996an,
eliza, monumentu historikoen zerrendan markatua izan zen. Eliza
eta hilerriaren atzeko aldean, 1849an eraiki zen herriko frontoia dago.
 |
Alhaxurrutako latsaga |
Kale nagusiaren bukaeran, Napoleon III.ak
eta bere emazte Eugenia de Montijo enperatrizak, 1858an bisitatu zuten Alhaxurrutako
garbitegia dago, garai batean herriko emakumeak arropa garbitzera biltzen ziren
lekua.
 |
Arantzetako Ama Birjinaren kapera |
Herriko gain
batean, herrigunetik gertu, Arantzetako Ama Birjinaren kapera kokatzen da. Bertara
igoz gero, Arrantzeko Ama Birddinaren (Arantzetako Ama Birjina) kapera honen
istorioa irakurri ahal izango dugu bertan dagoen testu batean: “Iturri miragarri baten ondoan, artzain bati
agertu zitzaion, Ama Birddinari eskainia zaio Kapera hau. Ez dakigu noiz
gertatu den agertze hori, baina erraite ahal dugu Oñateko (Gipuzkoa)
Arantzazuko Ama Birddinaren agertzearekin berdintasun aunitz badituela.
Aspalditik Ainhoarrak eta, inguruko herrietako biztanleak igaiten dira
kaperarat prozesioan, Mendekosteko astelehenean, meza nagusia entzuteko.
Mendian den kapera ttikitik, Arantzeko kaperaraino, 1886an egin 14 gurutzeko
bide bat bada. Bide honen ondoan, harpetxo batean, Ama Birddinaren itxurarekin
batean, iturriño bat agertzen da. 1898an San Mattin Etchartek eraikiarazi zuen
kalbario bat kaperaren aurreko ordozi ttikian, geroxeago 1900ean, Ama Birddinaren
itxura bat emana izan zen, kaperaren aurreko kaperatxoan, eta berrikitan (2001)
hilharriak (gizonarriak) emanak izan dira kalbarioaren inguruan”.
Gertu, hiru
gurutze erraldoi hilarriz inguraturik.
 |
Hilarriak eta Gurutzeak
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina