Eskiula
Bearnoko udalerri euskalduna da, nahiz eta hainbatetan
Zuberoako udalerrien barruan sailkatzen den, batik bat bertan euskaraz mintzatzen
delako. Zuberoako lurraldetzat hartzen denean, Basabürüako eskualdean kokatzen
da.
Eskiula |
Udalerria sorrera erlatiboki berrikoa da, XV. mende erdialdekoa, hain zuzen ere. Herria Bearnoko lurretan sortu zen, baina biztanleak euskaldunak ziren Eskiulan, horren ondorioz, euskara izan da nagusi. Erregimen Zaharrean zehar, horrela, Eskiula Oloroeko administrazioaren parte izan zen; eta 1790eko berrantolaketa arte Aramitzeko kantonamendukoa zen.
Eskiula |
1796ko urtarrilaren 23an biztanleek Barkoxeko euskal kantonamenduarekin bat egiteko
eskatu zuten, erreferendum bidez, baina eskaerari ez zitzaion jaramonik egin.
Hori dela eta, 1816 inguruan Eskiula Oloroe-Donamariako kantonamenduan sartu zen. Hori dela eta, Eskiula
euskal kulturadun baina Bearnoko lurretako udalerria bilakatu zen.
Eskiulako Herriko Etxea |
Sorkunde Garbiaren eliza |
Sorkunde Garbiaren
eliza
Tximistak jota 1859an, eliza zaharra ez
zen nahikoa, eta 1873an zaharkitua geratu zen: otsailean, Gustave Lévyk,
departamentuko arkitektoak, eliza berri bat eraikitzeko proiektua. 1874tik
1879ra, nabearen eta santutegiaren eraikuntza. Kanpandorrea, 1879an
proiektatua, 1882tik 1885era eraikia da, segur aski zuzendaritzapean, eta agian
Félix Claracq arkitektoaren planoen gainean. Ate nagusiko tinpanoak 1885eko
data du, eliza sagaratu zenekoa. 1894. urtea baino lehen horma eta ganga
guztien dekorazio margotua egin zen, zalantzarik gabe Xavier Montaut abadearen
oloroniar tailerraren bidez.
Sorkunde Garbiaren eliza |
Sorkunde Garbiaren eliza |
Informazio iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eskiula
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina