Zubieta |
Sarrera
Zubieta
Nafarroako Iparralde hezean kokatuta dago, antzinako Santesteban de Lerin
bailararen barruan. Hirigunetik kanpo dauden bost auzo ditu herriak: Ameztia,
Aurkidi, Azkota, Mendrasa eta Sarekoa. Herriak, Arantza eta Goizuetarekin
egiten du muga iparraldean, Eratsunekin mendebaldean, Saldias eta
Beintza-Labaienekin hegoaldean, eta Iturenekin ekialdean.
Errota ekomuseoa |
Historia
Zubietari, herrigunera iristeko pasa behar den erdi-aroko zubi ederrak ematen dio izena. Herriaren historiako lehen aipamen idatzia 1054. eta 1076. urteen artekoa da, Antso Gartzes IV.aren agindupeko Leringo lurra aipatzean. Izan ere, Zubieta Leringo Doneztebe bailara osatzen zuten herrietako bat zen; herriburua Doneztebe zen. 1280an, 18 sol eta erdiko petxa ordaintzen zuen Zubietak urtean. 1434an, Zuria Nafarroakoak 200 sol-eko petxa ezarri zien, zerriak mendian bazkatzeagatik ordaintzen zen eiurdea barne.
Errota ekomuseoa |
1421ean, Karlos III.a erregeak Iruñeko
forua eman zion Leringo Donezteberi, eta hiribildu ona titulua ondoren; hala
herriak jarlekua eskuratu zuen Nafarroako Gorteetan. Pixkanaka, bailara osatzen
zuten herriak banatuz joan ziren; 1630ean, Legasa, Narbarte, Oieregi, eta
Oteitzak Bertizarana sortu zuten, Leringo Doneztebetik banatuta. Urte batzuk
geroago, 1665ean, Sunbillak ere bailara utzi eta hiribildu titulua eskuratu
zuen. Zubietak, 1704an lortu zuen hiribildu titulua, erregeari 500 dukat
ordaindurik, baina bailaran segitu zuen hura 1845ean desegin zen arte. Urte
horretan, udalerri independente eratu zuen.
Zubieta |
Ondasun
nabarmenak
Jasokunde eliza.
Herriaren goiko aldean. XVI. mendekoa
bada ere, XIX. mendera arte ez zen amaitu. Gurutze latindarreko oinplanoa du,
bi tarteko habeartea, albo kaperak gurutzaduran, eta burualde zuzena.
Jasokundearen eliza |
San Anton ermita.
XVI. mendekoa. Herritik kanpo dago,
Aurtitz eta Zubietaren artean, NA-170 errepidearen ondoan. Oin planta
laukizuzena du, burualde zuzena eta zurezko estaldura. Barnean San Joan
Bataiatzailearen irudia dago, egun desagerturik dagoen izen bereko ermitatik
ekarria.
![]() |
San Anton ermita |
Zubietako errota ekomuseoa.
1785ean eraiki zen errota, eta gaur egun
martxan segitzen du antzinako makineriarekin. Beheko
solairuan bi errotarri daude, bi artoa ehotzeko eta hirugarrena gariarentzat.
Hiru zati ditu ekomuseoko bisitak. Lehenbizikoak errotazainaren lanean sartzen
du bisitaria, zuzenean ikusiz garia eta artoa nola ehotzen diren. Jarraian,
erakusketa txiki batek ehotzeari, zurezko artisautzari eta usadiozko
nekazaritza lanei lotutako tresna etnografikoak erakusten ditu. Azkenik, audio
batean oinarritutako solasaldi batek Zubietako usadioen berri ematen du,
inauteriena barne.
![]() |
Errota ekomuseoa |
Antzinako garbitegia.
Herriko sarreran. Berriki zaharberritua izan da.
Garbitokia |
Zubia.
Herrigunean sartzeko Ezkurra ibaia zeharkatzen
duen zubi ederra pasa behar da. Erdi-aroko bi puntu erdiko arku dituen harrizko
zubia da hau eta honek ematen dio izena herriari. Herriaren sarreran eta
Ezkurra ibaiaren alboan ere antzinako garbitegi bat dago, duela gutxi eraberrituta.
Zubietako zubia |
Gisu-labea.
Gisu -labea |
Informazio iturriak:
https://urarenbailarak.eus/herriz-herri/malerreka/zubieta/
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zubieta_(Nafarroa)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina