Lizarra, Nafarroa Garaiko
erdialde-mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrerri meindadeko hiriburua.
Euskaraz, Lizarra izenaren jatorria segur aski lizar hitzetik
dator, hau da, zuhaitz mota horren izenetik. Historian zehar herriaren euskal
izena idazteko modu asko izan dira. 958. urtetik geroztik Iratxeko monasterioan
aurkitu izan dira hurrengo izen hauek: Lizarrara (958), Liçarra (1012), Liçarara (1040-46), Leiçarrara (1074). Lizarraren izen ofiziala gaztelera Estella da. Jatorrria latinetik dator
(stella); eta segur aski izarra esan nahiko zuen.
Herri eder honetan aurkituko ditugun monumentuak bisitatuz
gero, bere historiaren orrietan murgilduko gara, bere ondare historiko aberatsa
bezain interesgarria ezagutuko dugu.
 |
Gaztelako Atea |
Autobus geltokiaren aurrean dagoen Los Llanos parketik abiatu
eta, Ega ibaia zeharkatzen laguntzen duen zubia igaro ondoren, Gaztelako Atea zeharkatuko dugu. XII.
edo XIII. mendeko Erdi Aroko atea, XVI. mendeko birmoldaketekin. Ate horrek
harresi zati bat hartzen du, eta zirkuluaren barruan izar bat duen frontoi
triangeluar batez errematatutako erdi-puntuko arku bat du, hiriko armarria
aipatuz. San Pedro de la Rua auzokoa zen
eta erromesen joan-etorriaren amaiera zen.
 |
Rocamador Andre Mariaren baseliza |
Donejakue bidetik aurrera egin eta berehala helduko gara, Rocamador Andre Mariaren baselizaren
ondora. Lizarrako beste eliza batzuk bezala horren eraikuntza XII. mendearen bukaera
aldekoa edo XIII.aren hasierakoa da. Garai hartatik burualde erdizirkularra
besterik ez da geratzen, aurretik zati zuzen bat duena kanoi-gangaz estalita.
Gainerakoa handitze barrokoaren emaitza da, 1691 urtearen inguruan eginikoa.
 |
San Pedro de la Rua eliza |
Etorritako bidetik atzera egingo dugu. Gaztelako Atea berriro
zeharkatu eta San Nikolas kalean zehar aurrera egingo dugu. Berehala monumentu
multzo batekin egingo dugu topo. Batetik, San Pedro de la Rua eliza, Nafarroako
Errege-erreginen jauregia eta Udaletxe zaharra.
San Pedro de la Rua elizaraino
dauden eskailera luzeak igoko gara segidan. 1256an hiriko Eliza Nagusiaren
titulua eman zitzaion.
Elizara harmailadi batean zehar sartzen da, XX. mendeko hirurogeita hamar
hamarkadaren hasieran egina. Nabarmena da eskailerak ematen dion goranzko
itxura, ez bakarrik bere antolamendua goian, baizik eta dorreak
ematen dion bertikaltasunagatik, horren beheko aldean trazeria gotikoko leiho
monumentalak irekia.
 |
Nafarroako Errege-erreginen jauregia |
 |
Nafarroako Errege-erreginen jauregia |
Karrikara jaitsi eta bertan dagoen Nafarroako Errege-erreginen jauregia dugu. XVIII. mendetik
Egako Granadako Dukeen jauregia ere esaten zaiona, Nafarroako erromaniko zibilaren adibide bakarra da. Eraikin ederra XII. mendearen bigarren erdialdean eraikia,
fatxada nagusia bi solairutan antolatzen du, harlanduzko obra onetan eginikoak.
Beheko gorputza, kale mailan, lau arku zabalekin zabaltzen da, hormari
atxikitako zutabeek alboetan dituztenak, kapitelek landare-dekorazioa eta
dekorazio historiatua daukate.
 |
Udaletxe zaharra |
Jauregiaren parean, XVIII. mendean eraikitako Udaletxe zaharraren (baita Justizia
jauregi zaharra ere) eraikina ikusiko dugu. Lizarrako gainerako jauregiak ez
bezala, zeinetan harlandua eta adreilua txandakatzen diren, jauregi honetan
topo egiten dugu harlandu zoragarriaz landutako fabrikarekin.
 |
Gobernadorearen jauregia |
Rua kaletik aurrera egin eta berehala Gobernadorearen jauregiaren ondora
iritsiko gara. Estella-Lizarrako gainerako eraikin zibilak ez bezala,
eraikuntza honetan gailentzen den estruktura-antolamendua horizontala da.
Apaltasun nabarmena duen eraikina da. Bertan dago Karlismoaren
museoa.
 |
Jus del Castillo baseliza |
 |
Santo Domingo komentua |
Zubiaren ondora heltzean, eskuinetik igotzen
den bide batetik Jus del Castillo
baselizaren ondora igoko gara. Gazteluko hegiko gain batean altxatzen da
eta Santo
Domingo komentuaren ertzean, judutarren sinagoga kokaturik
zegoen lekuaren gainean, eta Gartzia Berrezarlea erregeak Iruñeko katedralari 1145ean eman zion. Nabe
bakarreko estruktura da, -gangak
estalitako hiru zatitan banaturik eta ganga horretan motibo figuratboak ikusten
dira. Bere ondoan dagoen komentuaren ondoan dauden eskaileretatik
Curtidores kalera jaitsiko gara eta bertatik Hilobi Santuaren elizaren ondora. 1881 urtean parrokia izateari
utzi zion, horrela bere altzariak beste eliza batzuk apaintzera igaro ziren, San Pedro Ruakoa esaterako.
 |
Hilobi Santuaren eliza |
 |
Hilobi Santuaren eliza |
Atzera egin eta Kartzelako zubiaren ondora iristean, bertatik Erga ibai zeharkatuko
dugu. Jatorrizko zubia XII. mendean eraiki
zen, baina Hirugarren Karlistaldian suntsitua izan zenez, 1873an aurreko zubia
eredutzat hartuz berreraikia izan zen, eta azken hau da gaur egun arte iritsi
dena.
 |
Kartzelako zubia |
Lizarrako Alde Zaharreko kaletan murgildu eta San Migel elizaren ondora ailegatuko
gara. Jatorrizko obrari dagokion datarik
zaharrenak 1145 urtera eramaten gaitu. Gaurko eliza, hiru nabe
dituena, erromaniko berantiarrekoa da, XII. mendearen azken laurdenekoa,
horretan burualdea nabarmentzen da abside hirukoitza erdizirkularrarekin.
Gurutzaduraren gainean, adreiluz eraikitako dorre bat altxatzen da, 1710 eta
1718 artean egindakoa. Bi atarik sarbidea ematen diote atariari.
 |
San Migel eliza |
 |
San Migel eliza |
Zapateria kalera jaisten, aurrez
aurre Chapitel kalexka ikusiko dugu.
Adreiluzko berme-arkuek gurutzatzen duten pasabide bitxi eta estua da, Ega
ibaira ematen duen plazatxo batera
iristen dena. Lizarrako kale tipiko bat da, inguru honetan auzo judua zegoen.
Kale Nagusitik aurrera egin eta Foruen enparantzara iritsiko gara. Bertan San Joan Bataiatzailearen eliza dago. Jatorriz, tenplua erromanikoa zen, nahiz eta gaur egun
estilo horretako ia zatiri iraun ez duen. XIII. mendearen amaiera aldera
Antso Jakituna erregearen jabetzako lurretan eraikitzen hasi zen. XIV.
mendean lehenbiziko eraldaketa jasan zuen.
 |
Chapitel kalexka |
 |
San Joan Bataiatzailearen eliza |
Foruen plazatik
atera eta herriko goi aldean dagoen Puyko
Andre Mariaren basilikara igoko gara. 1085ean, basilikak orain hartzen duen tokian irudi bat agertu zen, Puyko Andre Maria izena jaso zuena. Basilika errege-patronatua izan zen
eta Espainiako erregeek gorde zuten
1895era arte, urte horretan erregina erregeordeak horri uko
egin baitzion Iruñeko apezpikuaren mesederako. Gaurko eraikinak aurreko bat
ordezkatzen du. Gaur egun ikusten dugun basilikaren eraikuntza 1929an
hasi zen.
 |
Puyko Andre Mariaren basilika |
Gallarda
kaletik beherantz egin eta bi eraikin erlijiosoen ondora iritsiko gara. Lehena Lizarrako San Pedro eliza da. Lizarrako
tenplu zaharrenetako bat da. auzo zaharraren goiko aldean dago, hiriko lehen
biztanle-gunea. Gaur egun, eliza ia erabat abandonatuta dago. Aurrera segi eta Kontzepzionista Errekoletoen komentuaren ondora jaitsiko gara. Barrokoa, XVII.
mende bukaerakoa. Lanak 1.731 urtera arte luzatu ziren (inaugurazio-urtea).
 |
Lizarrako San Pedro eliza |
 |
Kontzepzionista Errekoletoen komentua |
Abiapuntura
itzultzean, Klarestarren komentuaren
ondotik pasako gara. Los Llanos alderdian
kokatua, erdi aroko burguaren harresiz kanpo, XIII. mendearen bukaeratik horren berri agertzen da,
baina gaurko obrak Juan Larrañagak 1635ean hasi zituen eta 1654an bukatu. Lana osotasunean
adreiluz egin zen. Honen parean Lizarrako geltokia dago. Lizarrako tren-geltokia 1927an inauguratu
zuen Primo de Riverak, Vasco-Navarro trenbidearen buru gisa. Trenbidea Estatuak
eraiki eta ustiatu zuen, eta Nafarroako herria Gasteizekin lotzen zuen. 1969an
desegin zuten tren-geltoki gisa, eta gaur egun erabilera berriak ditu, hala
nola autobus-geltokia.
 |
Klarestarren komentua |
 |
Geltokia |
Zalatambor gaztelua edo gaztelu nagusia Lizarrako hiriak zituen bi
gotorlekuetako bat da (bestea Belmecher gaztelua zen). Gazteluaren lehendabiziko aipamen historikoa 1024koa da, eta
Nafarroako Erresuma defendatzeko leku ezin estrategikoagoa izan zen
hasiera hasieratik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina