Altzürükü Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa. Udalerriko
lurretan dagoen Xaxixiloaga kobazuloko
sabaian Goi-Paleolitoko pinturak aurkitu dira (monumentu izendaturik daude gaur egun). Harregi karbe ttipian
egoiliarrak izan ziren neardentalak Erdi Paleolitoa eta Homo Sapiens goikoan. Neolitoak, Brontze Arokoak eta Burdin Arokoak dira
udalerriko mendi eta lepoetan barreiatuta dauden megalitoak: tumuluak, harrespilak
eta zutarriak. Burdin Aroan Gaztelü mendixkan herri bata izan zitekeena jaso
zen, bertako esparru gotortuaren aztarnek aditzera ematen dutenez. Dena den XII.mendera arte itxaron
behar da lehen aipamen idatziak agertzeko, oraindik ez zenean udalerria, Urdiñarbeko auzoa baizik.
Ondasun nabarmenak hauek dira:
 |
Urrutia gaztelua |
 |
Urrutia gaztelua |
Urrutia gaztelua: Gaur egungo
udaletxea dena, herriaren erdian dago eraikia. Bi dorre zirkular dira XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik gaur egun jarraitzen duten aztarna bakarrak. XI.mendean eraikia, XV,, XVII. eta XVIII. mendeetan berreraikia izan zen. 1925eko apirilaren 30ean ondare historiko bihurtu zen. Gaur
egun Altzürüküko udaletxea da. Bi dorre zirkular
dira XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik gaur egun
jarraitzen duten aztarna bakarrak.
 |
San Martin eliza |
San
Martin eliza: muino batean dago kokatuta eta hilerriak
inguratzen du. Bere hiru puntako kanpandorreak eredu hirukoiztarra jarraitzen
du, Zuberoako beste hainbat elizaren antzera.
 |
San Martin eliza |
Informazio iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Altzürükü
Ahüzkiko üthürria
Ahüzkiko ostatu-jatetxea eta jatetxea da. Bertan ikusiko
dugun aparkalekutik abiatu eta, mendi aldera zuzentzen den pistan barrena,
lehen kilometroa bete eta gertu ikusiko dugu Ahüzkiko üthürri ezaguna. Nahiz
eta azterketa zientifikoek ezetz dioten, isurtzen duen urak ahalmen diuretikoak
omen ditu bertakoentzat. Txorrotxaren azpian, Pierre Topet Etchaunena izan
daitekeen kantu herrikoi ezagun baten lehen estrofa irakur dezakegu: “Bortian
Ahüzki hur hunak osoki”. XIX. mendean ur hauek oso estimu handia izan zuten eta
bertan, bainuetxe bat sortu zuten.
 |
Ahüzkiko aterpe eta jatetxea |
 |
Ahüzkiko üthürria |
 |
Bohorkortea (Arbailak) |
 |
Bohorkorteako magalean |
 |
Pirinioak Bohorkorteatik |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina