2024(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Barkoxe

 

Zuberoako udalerri hau, Basabürüa eskualdean kokatuta dago. Haranbeltzeko basoaren zati bat udalerriko lurretan dago. Barkoxe Joos ibaiak zeharkatzen du eta bere ekonomia laborantzan oinarrituta dago. Bertan, Basabürüako euskara mintzatzen da.


Barkoxe

XIX. mendean, Larraja auzoko Espelia baserrian, burdin aro amaiera edo erromatartze hasierako 1724 txanpon aurkitu zituzten, Barkoxeko altxorra hain zuen. Ebro arroko txanponen multzo handiena da, eta gertuko protohistoriako gazteluzaharrekin.


Barkoxe

Barkoxen Zuberoako bizkonderriaren mendekoa zen abadetxe laikoa zegoen. Han, errege-epaitegia eta haren epaiak Lextarreko gortera apelatu zitezkeen. 1790. urtean Maule-Lextarreko barrutiaren mendekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen Barkoxe. Kantonamendu horretan, Barkoxez gain Arrokiaga eta Ospitalepea herriak zeuden.


Herriko Etxea


Ama Jasokundearen eliza

Eliza, oinplano erromanikokoa, XVIII. mendean berreraiki zen osorik edo zati batean (1738. data sarrerako atean dago). XIX. mendean, ia erabateko berreraikuntza, bereziki ezkaratzaren eraikuntza eta barne dekorazioaren zaharberritzea. 1930-1940 inguruan, Irtasabal erretorearen ekimenez (1927-1943), zaharberritze garrantzitsua, Paris eta Hendaiako Mauméjean Frères lantegiak historiatutako beirateen jartzea barne.


Ama Jasokundearen eliza

Ama Jasokundearen eliza

Ama Jasokundearen elizako hilarria
 

Informazio iturriak:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Barkoxe




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina