2024(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

Maule-Lextarre

 

Maule Zuberoako antzinako udalerri bat da, Zuberoako hiriburua izan zena. 1841eko martxoaren 19an, Lextarrekin batera Maule-Lextarre udalerria osatu zuten. XI. mendean, Zuberoa Akitaniako bizkonterriaren menpe zela, 1261ean, Edward I.a Ingalaterrakoa, orduan printzea zela, bere indarrak erakutsi nahi eta Zuberoako bizkondeak menderatzera behartu eta bizkonde bihurtu zen. Bere boterea finkatzeko, eskualdean zenbait hiribildu gordetzea eta Atharratzen eta Maulen gotorlekuak eraikitzea erabaki zuen. Erdi Aroko harresiak, orain galduta, hiribildua babesten zuen. Barnealdean angeluzuzeneko enparantza handia etxez inguratuta zegoen. Akitania Ingalaterraren agindupean egon zen 1307-1449 artean, Zuberoa barne.


Powered by Wikiloc


Maule

1449 urtean Gaston IV.a Foixkoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago maukletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz. XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean.


Uhaitzandi ibaia

1790ean, Maule Barkoxe, Domintxaine, Zünharreta eta Atharratze herriek sortutako kantonamenduaren hiriburu bihurtu zen. Orduko Mauleko Kantonamenduak egungoak dituen udalerriak zituen, Barkoxe, Ospitalepea eta Arrokiaga kenduta eta Doneztebe gehituta.


Le Halle

Zuberoako hiriburuko ondasun nabarmenenak ezagutzeko ibilaldi labur bat burutuko dugu.

Les Allées enparantzan dagoen kioskotik abiatu eta berehala, Andurain gaztelua ikusiko dugu. XVII. mendeko monumentu historikoa da. Oloroeko apezpiku eta KOntrareformaren gidaria izan zenArnaur Maiteren aginduz eraiki zuten pizkunde estiloko Zuberoako jauregi esanguratsu hau. Nabarmentzekoak zuberotar moldeko arbelezko teilatua eta bertako Erdi Aroko xurrutarriak eta aurrealdean zizelkaturiko aho irekiduneko aurpegiak; jauregia setiatuz gero kanoiak jartzeko pentsatuak.


Andurain gaztelua

Erdigunea ertzetako hiru dorre karratuek babesten dute; laugarren dorrea ez zen eraiki. Zutabe­txoak dituen sarrerako portiko ederra, gainean frontoia duten ajimez‑leihoak, ­txapitula‑formako hirugarren solairua, gargolak, oholez­ko teilatua; barruan, sekulako eskailera eta bi ­tximinia handi ditu.

Jauregiak 1661ean Matalas apaizak gidaturiko matxinadaren erasoa jasan zuen, bere dorretako batek su hartu zuelarik, istiluak amaitzean berreraikia izan zelarik. Gaur egun Maytie familiarena da jauregia, ekainaren1etik irailaren 20ra bisitak baimentzen direlarik, 11etik 12tara eta arratsaldeko 3retatik 6etara, ostegun, igande eta jaiegunetan izan ezik, non arratsaldez bakarrik irekitzen duten.


Marmol Zurizko kalbarioa

Honen aurrean dagoen biribilgunearen erdian, XVI. mendeko marmol zurizko kalbarioa ikusiko dugu. Parez pare Herriko Etxea altxatzen da. Zuberoako Maule-Lextarre hiriko aginte edo erakunde administratibo nagusiaren egoitza da. Herriko Etxea plazan dago kokaturik. Eraikin hori, herriko etxe izan baino lehen, Montreal hotelaren eta Azpi-prefekturaren egoitza izan zen.


Herriko Etxea

Arnaud de Maytie kaletik aurrea egin eta San Joan Bataiatzailearen elizaren ondora helduko gara. 1875-1876 urteetan, Maule Gaineko Donibane eliza zaharra eraberritzeko zenbait proiekturen porrotaren ostean, 1877an hiri erdian eliza berri bat eraikitzea erabaki zen. Emile Doyère arkitektoaren planoak 1877ko irailean onartu ziren eta elizako lehen harria 1879ko ekainak 24ean jarri zen.


San Joan Bataitzailearen eliza

1879 eta 1885 arteko lanak Tarbeko Pierre Goyheneix eta Laàseko Pierre Lassalle-Barrère enpresaburuen esku egon ziren. 1885eko maiatzaren 24ean kontsakratu zen eliza. 1885-1890 aldera, Ferninand Hucher beiragileak zenbait beirate egin zituen. Koro eta habeartea 1892etik aurrera hasi ziren jasotzen Xavier Montaut abadearen artelanak, Oloroeko margolaria zena eta lan hauek egiten ari zen bitartean hil zela. Lanak bere anaiak, Auguste Montaut-ek. bukatu zituen.


San Joan Bataitzailearen eliza

Uhaitza ibaiaren paraleloan jarraituko dugu zubiraino, bertatik ibaia gainditu eta Agosti Xaoren (kazetaria, hizkuntzalaria, idazlea eta politikaria) karrikatik goiko hirirantz abiatuko gara. Bertara iristean, etxe zaharren artean dagoen 1765eko merkatua ikusiko dugu.


Goiko hiriko merkatua

Metro batzuk gorago, Andra Mariaren eliza etxeen artean sartuta ikusiko dugu. XIV. mendekoa izan arren, aski eraldatu zen XVII. mendean.


Andra Mariaren eliza

Espaloi beretik aurrera egin eta Bela Etxearekin egingo dugu topo, 1587an Gérard Bela jabeak zergak ezarri zizkiolako famatua.


Bela etxea

Etxe eder hau gibelean utzi eta gazteluko bidetik (Chemin du Fort) Mauleko gaztelura iritsiko gara. Zuberoako hiriburuko muino batean kokaturiko gaztelua da (195 metroko garaieran) eta Zuberoako bizkonderria sortu zenetik bertako agintarien egoitza nagusia izan zen. Gaur egun, markodun harresi batzuk geratzen dira erronda‑bideekin, zilindro formako hiru dorre ditu, zertxobait sun­tsituak, kasamata bat eta sarreran zubi al­txagarri bat dago.


Mauleko gaztelua

An­tzinako testuen arabera, hasieran dorre bat egon zen leku horretan, eta ziurrenik, pixkanaka eraikiko zuten gaztelua. Gaztelu honi buruzko lehen aipamena 1257. urtekoa da, Ingalaterrako erregearen indarrak herrira indarrez sartu zirenekoa. 1261ean, Ingalaterrako erregeak, Zuberoako bizkozde zenak bizkonde zenak, indarrak erakutsi nahian kapitain-gazteluzain bat izendatu zuen Maulen. 1272 eta 1287 artean, Edward I.a Ingalaterrakoak, bere kokapen estrategikoa zela eta, gotorlekua sendotzeko agindu zuen. 1319an eta 1374an gazteluzainek sendotze lanak segitu zituzten.


Mauleko gaztelua (Argazkia: Iñaki Navarlaz)

Ingalaterraren eskuetatik kentzeko hainbat saiakera izan zen, batzuetan emankor (1295ean eta 1307an), gehienetan hutsal. 1449an, Gaston IV.a Foixkoak Frantziako erregearen alde alde gaztelua setiatu eta konkistatu zuen, Guinea konkistatzeko kanpaina abiatuz. 1512an hil zenean, gotorlekua ez ezik bere lurralde guztiak, Zuberoa tartean, Frantziako koroaren menpe geratu ziren. 1523an, Orange-ko printzeak eta Lukuzeko jaunttoak berriro laburzki setiatu zuten. XVI. mendeko bigarren partean, gaztelua erre zuten Frantziako Erlijio Gerretan.


Mauleko gaztelua


1642an, Louis XIII.a Frantziakoak gaztelua lurreratu eta 1648an berreraiki zuten. Bakea iristean, soldadu eta kanoi zaharrak baino ez ziren geratu gazteluan; haien lana bisitari ospetsuak har­tzea zen, besteak beste,Richelieu. Richelieu 1759. urteko abuztuan izan zen gazteluan eta 24 kanoikada lau ­txandatan bota zituzten haren omenez. Frantziako Iraultzan kartzela bihurtu zen. 1831an, Gerra Ministroak ez berreraikitzea erabaki zuen. 1870ean Maule gazteluaren jabe bihurtu zen.

 

Informazio iturriak:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Maule








Powered by Wikiloc

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina