Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko
udalerri bat da, Malerrekako ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. Iturenek
klima ozeaniko hezea dauka, euriak ugariak dira urte osoan zehar, eta ez da
hilabete lehorrik izaten, ezta uda garaian ere. Horrez gain, negu epel eta uda
ez oso beroei esker, alde termikoa urte osoan zehar ez da oso handia izaten. Landaredia,
klima ozeaniko atlantiarraren berezko landaredia da, espezierik ugarienak
gaztainondoa, pagoa eta haritza dira. Horrez gain, birlandaturiko pinuek eta
haritz amerikarrek 125 hektareako azalera hartzen dute. Uztailaren 18an
ospatzen dira Iturengo jaiak. Hala ere, ospe handiagoa dute Ituren eta
Zubietako inauteriek (joaldunak herri batetik bestera joaten dira).
Iturengo etxeak |
Historia
Nafarroako ikerketa historikoek argi txikia egin dute Malerrekako herrien historian, Behe Erdi Aroa arte. Hala ere, badakigu gizakiak (artzainak) Iturenen bizi zirela aspaldi, agertutako sei trikuharriengatik. Horietako bat, Baikuntzako etxola deitua, Brontze Arokoa da (K. a. II. milurtekoa, ziur aski). 1280an Oltzorrozko gaztelua eta gotorlekua aipatzen dira eta badakigu Iturenen 25 su zeudela 1350ean eta Aurtitzen, berriz, 14.
Latsaga auzoa |
Dirudienez 1536an Aurtitz, Latsaga eta
Igeribar Itureni lotu zitzaizkion alkate bakarraren agintaritzapean. XVI eta
XVII. mendeetan horiek denak Iturenerri, Iturenibar eta Iturenaran izenekin
ageri dira. Errotako armarrian, 1782an berreraikia izan baitzen, “Valle de
Ituren” irakurtzen da.
Aurtitz auzoa |
Batasuna egin eta geroxeago, 1600
aldera, Iturenek hiribildu titulua eskuratu zuen. Kontzejuaren bilkurak edo
batzarreak elizan egiten ziren, barrenean edo ondoan (elizatarian, ondoko
larrainean edo elizari atxikia zegoen etxean), XVIII. mendearen erdialderarte.
Garai horretan jaso zuten udaletxea, eta bertan egiten zituzten bilkurak.
Joalduna |
Hiru auzotako (Ituren, Aurtitz eta Latsaga)
oraingo banaketa Igeribar Latsagarekin bat egitearen ondorio da (XIX. mendea).
Iturengo auzoko IE zeuden etxeek beste auzo bat, Irugun izenekoa, osatzen zuten
XVIII eta XIX. mendeetan. Horren testigantza bertan den Irugunantsonea etxeak
ematen du. XVII. mendetik aurrera Ameztia mendiko baserriak eraiki ziren.
Askotan jendea bizi da orain ere.
Ondasun nabarmenak
Toursko San
Martin eliza
XVI. mendean jaso zuten eta
XVIII.enean, zati bat batean berritu. Hiru auzoen arteko muino batean dago.
Aipagarria da erretaula nagusia, erromanismo berantiarrekoa, XVII. mendearen
hasierakoa. Jatorrizko polikromia dauka. Juan Huizi maisu erretaulagilearen
lana da. Irunberrikoa zen eta bertako lantegikoa. Donezteben jarri zen bizitzen
herri horretako Marta Zozaia Juanmigelenekoarekin ezkondutakoan. Joan Iturengoa
elizgizonak eman zion erretaula egiteko enkargua. Elizgizon hori Iturengo
jauregiko semea zen eta Salamancako unibertsitateko lizentziatua.
Toursko San Martin eliza |
Sagardia jauregia
Leinuetxe gisa ageri da Erresumako zerrenda ofizialean. 1513.
urterako Mendialdeko Merindadeko zaldunen artean zegoen Iturengo jauregiko
nagusia. Kontuen Ganbarak 1723an egin txosten batean esaten zen Juan Bautista
Cortajarenarena zela. 1784an koartelei buruzko eztabaida eskatu zuen Francisca
Aguirre Ustarizek, José Joaquín Alduncin Agirreren ama eta tutore gisa. 1790ean
José Joaquín Alducin Aguirreren jabetzen artean zegoen. Armen liburuaren
arabera, jauretxe horretako armarria honelakoa zen: urrezko eremuan bi faxa
urdin.
Sagardia jauregia |
San Joakin eta
Santa Anako baselizak, Mendaur mendiaren maldetan
Elizatik hamar minutuko bidean
dago. 1687an eraiki zen eta 1956an berritu. Ermita horretatik ekarri zen Ama
Birjina Haurrarekin irudikatzen zuen taila gotiko bat, alabastrozkoa, zati bat
polikromatua duena. Ingalaterran egina da eta 1370-1420 urteetakoa.
Hirutasunaren (Trinitatearen) baseliza
Mendaur (1.136 m) gainean jaso zen
1693an. Oso-osorik berritu zen 1963an, osotara hondatua baitzegoen.
![]() |
Mendaurreko tontorrean Hirutasun baselizaren ondoan |
Harrizko
zubiak
Iturenen
badira Erdi Aroko bi zubi eder, Ezkurra ibaiaren gainean. Jatorrizko egitura
mantendu dute, erdi-puntuko arku handia eta gaina dromedarioaren bizkarraren
itxurakoa.
Marizeneko
zubia (Iturengo auzoa) eta Latsaga eta Aurtitz artekoa dira, azken hori
Argisuru ondoan, duela gutxi berritua jatorriz zuen taxuan.
Marizeneko zubia |
Dirudienez,
Latsagako zubia, Ituren eta Latsaga artean dagoena, Doneztebeko Migel Amasa
hargin maisuak egina 1544an, besteen antzekoa zen, baina XX. mendearen hasieran
erori eta haren ordez beste bat, oso ezberdina, paratu zuten.
Latsagako zubia |
Udaletxea
Herriko
plazan dago. XVIII. mendearen erdialdekoa da eta beheitiko solairua eta beste
hiru ditu. Karrerapea dauka, hiru arku fatxadan eta bat alde batean, balkoia
bigarren solairuan eta herriko armarria hirugarrenean.
Duela
gutxi berritu dute barrenaldea. Beheitiko solairuan ostatua dago; lehenbizikoan
udal bulegoak; Bigarrenean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa;
hirugarrenean josteta-kultur aretoa.
Udaletxea |
Arkitektura herrikoia oso ederra da eta Malerrekako etxeen
tipologiari eutsi dio. Badira zura torneatua duten balkoiak. Etxe batzuek XVII.
mendekoak dira; beste batzuek elementu gotikoak dituzte. Iturengo etxandien
artean Trasenea, Zaraindia, Tuniz eta Bizarrenea daude.
Iturengo etxea |
Iturengo etxeak |
![]() |
Uraren bidea |
Informazio iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ituren
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina