Agurain Arabako ipar-ekialdeko udalerri
bat da, Arabako Lautadako kuadrillako burua. Herriaren izena Agurain da euskara batuan.
Gaur egun ere Oñati aldeko euskaldunen artean bizirik dagoen Salbaterra izena
erabiltzea ere zilegi da, batik bat historia alorreko idazkietan. Izen
ofiziala, berriz, Salvatierra / Agurain da: Salvatierra gaztelaniaz, eta
Agurain euskaraz. Historikoki, Hagurahin izenez ageri da 1025eko Donemiliagako
goldean. 1256an, Alfontso X.a Jakituna Gaztelako erregeak Hagurahin izen
zaharraren ordez Salvatierra ezarri zion, hiri forua eman zionean.
 |
Agurain |
Historia
Agurain hiria Alfonso X. Gaztelako
errege “Jakitunak” eraiki zuen 1256 urtean, “Hagurahin”-go baserriaren gainean.
Baserri horri buruzko lehenengo agerpen idatzia 1.025ean, San Millán de la
Cogollako “Burdinsarean” aurki dezakegu.
 |
Santa Maria plaza |
1368an Nafarroako Carlos II. “Gaiztoak”
errege hiri izendapena eman zion. Agurainek liskar handiak sortarazi ditu
Nafarroa eta Gaztelako koroen artean bere kokagune estrategikoagatik.
 |
San Juan plaza |
1371ean Gaztelako Koroaren menpe gelditu
zen erabat. 1382an Juan ll.-ak Aiarako etxeari luzatu zion Agurain “Salvatierra
Konterri” moduan. Carlos I. izango da 1521ean
Aguraindarrek “Komunitateen Gudan” Koroari erakutsitako atxekimenduaren
ondorioz “Konterri eskubide” hori deusezteko balio duen Errege Zedula luzatuko
duena. Bi urte beranduxeago, Carlos I.-ak ere “Herri Leial” izendapena emango
dio. 1564-ko udaberrian izurri batek herria soildu zuen. Urte honetantxe, hain
zuzen ere, abuztuaren 1ean, sute batek ia osorik erre zuen Agurain. Gaur egun ezagutzen dugun herria,
berriz, ondorengo berreraikuntzaren ondorio da.
Ondasun
nabarmenak
Hirigune harresiduna
Aguraingo hiribildu harresitua, Araban
bere harresien artean bere historia
propioa modu egokian kontserbatzen duen tokietako bat da.
XVI. mendean sute handia pairatu zuen arren, oraindik ere
mantentzen du bere Erdi Aroko egitura, baita harresiak eta elizak ere; San Juan
eta Santa Maria eliza gotikoak, eta San Martineko baseliza erromaniko bitxia.
 |
Erdi Aroko harresiak |
Bere kaleak jauregi barroko eta
errenazentistaz beterik daude, antzinako judu-auzoa ere badu, baita
merkataritzarako Olbea izeneko arkupe bereziak ere. Oraindik ere kaleek oso
nabarmen mantentzen dute jaun-izaera.
 |
Erdi Aroko harresiak |
Arrameleko Atea
 |
Arrameleko atea |
Antzinako hiltegia
Etxe honetako atzealdea harresiaren zati
batek osatzen du. Independentzia Gudan harategi gisa erabili zuten. Aurrealdean
“Biande” hitza irakur dezakegu.
 |
Antzinako hiltegia |
Alargunen Etxea
Alargunen Etxea Aguraingo eraikin zibil
zaharrena da, XIV. eta XV. mendeen artean eraikia. Litekeena da hasieran
defentsarako dorretxea izatea, kokapenagatik eta beheko murruen
loditasunagatik. 1564ko abuztuan Agurain suntsitu zuen sutea gainditu zuen etxe
zibil bakarra izan zen, baina ez dago bere egoera orijinalean XVII. eta XVIII.
mendeetan berritu egin zenez. Eraikitako euskal ondare nabarmen gisa
katalogatua dago Aguraingo Hirigune Historikoaren barruan.
 |
Alargunen etxea |
Udaletxea
Aguraingo udaletxea Agurain herriko
udalaren egoitza da, herrigune historikoan dagoena, eta eraikitako euskal
ondare nabarmen gisa katalogatua dago. Eraikin konplexu bat da, historikoki
fusionatu ziren beste hiru eraikinen multzoa, 2005eko erreforma eta errestaurazio
handi batean berregina.
 |
Udaletxea |
Parterik zaharrena San Martin eliza da,
Aguraingo eraikin zaharrena, eliza erromaniko bat jatorrian, 13. mendekoa.
2005eko erreformarekin, udaletxearen barruan, literalki alde guztietatik
estalia eta babestua, geratu den eraikina da, salbu eta kanpai-horma, zeinak
irteera duen gainetik.
Elizaren ondoan alondegia eraiki ziren,
eta udaletxea edo kontzejuaren etxe zaharra, zeinaren parte bat espetxe ere
bazen. Beste bi egitura hauek XVI. mendekoak ziren izatez, baina hiru eraikinek
eboluzionatzen jarraitu duten, eta alondegia 1847an berreraiki zen adibidez.
 |
Udaletxea |
San Martin baseliza
San Martin eliza XIII. mendean eraiki
zen, Aguraingo eraikin kontserbatu zaharrena da eta eraikitako euskal ondare nabarmen
gisa katalogatua dago. Erromanikoa da, elementu protogotikoekin. Gaur egunean
Udaletxeko kapera da, eta 2005. urteko erreformatik literalki udaletxearen
barruan dagoen eraikina da. Literalki alde guztietatik estalia eta babestua
dago, salbu eta kanpai-horma, zeinak irteera duen gainetik.
 |
San Martin baseliza |
XVI. mendera arte kontzejua biltzeko
gune zen, eta 1582an erabaki zen bileretarako lokal bat egin behar zela,
bilerak elizatik kanpo egiteko. Horrela beste eraikin batzuk joan zitzaizkion
inguratzen ondoan, udaletxea izango zena eta alondegia, mendeekin bat egingo
zutenak.
 |
San Martin baseliza |
Santa Maria eliza
Santa Maria eliza Aguraingo eraikin
erlijiosoa da, eliza-gotorleku izan zena.1984an Espainiako Gobernuak kultura
ondasun izendatu zuen.
XV. mendearen bukaera aldera eraiki
zuten aurretiko baseliza baten gainean eta Aguraingo harresien parte izan zen.
Estilo gotiko berantiarrean egina da. XVI mende hasieran ataria egin zuten eta
XVII mendean sakristia. Sakristia handia da eta izkinan bakoi eder bat dauka.
Kanpai-horma ere XVII mendekoa da. 1806an Manuel Antonio Carvajok egindako
organoa ezarri zuten.
Oinplano errektangularra eta hiru
habearte ditu, erdikoa beste biak baino zabalagoa eta altuagoa da. Burualde
poligonala dauka. Mendebaldeko fatxadan hiru kofradurako kanpai-horma barrokoa
du.
 |
Santa Maria eliza |
San Juan eliza
San Joan eliza Aguraingo eraikin
erlijiosoa da, XV. mendean eraikia. 1984an Espainiako Gobernuak kultura ondasun
izendatu zuen.
Hasiera batean gotorlekua izateko
asmoarekin eraiki zuten baina1564an Agurainen izandako sute batek eliza erre
zuenean eliza bihurtu zuten. XVII. mendean kanpai-horma bat eraiki zioten
gurutzaduran eta ondoren kanpandorre barrokoa altxatu zuten. Koruan dagoen
organoa XIX mendean eraiki zuen Juan Monturusek.
Oinplano errektangularra dauka eta
estilo gotikoan eraikita dago. Eliz ataria eraikinetik kanpora irteten da eta
hiru arku ditu, erdikoa nabarmen handiena. Estilo barrokoan eraikita dago.
Barnealdean altuera desberdineko hiru
habearte ditu eta girola zuzen bat ere bai. Erretaula nagusia XVII. mendekoa
da. Mateo Zabalak hasi zuen 1646an eta Pedro Obrelek amaitu 1660an. Erretaula
barroko klasizista da. Egileorreko Ama Birjinaren XIV. mendeko irudi bat dago
sakristian.
 |
San Juan eliza |
Azkarraga etxea
Azkarraga etxea Agurainen dagoen
hiri-jauregia da. 1999ko uztailaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu
zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Aguraingo hirigune zaharra monumentu
multzo dela aldarrikatuta dago, eta oinplanoan betetzen duen lurrak
laukizuzenaren itxura dauka, nahiz eta, orubearen taiukera aldapatsura
egokitzeko, ertzetan formak oso-osorik zaindu ez. Hirigunearen egitura kale
paralelotan oinarritzen da, luzetara jarrita. Ertaroan eraikitako
hiribilduetako etxediak luze antzekoak izaten direla kontuan izanda ere, kasu
honetan nabariak dira eraikitako sakontasunen arteko diferentziak: horretara,
batzuek kainua edo zanga daukate luzetarako ardatzean; etxadiok zedarriztatzeko
balio duten kaleetako batera daukate pendiza beste eraikin batzuek; eta badira
bi aldeetara ematen duten eraikinak ere.
 |
Azkarraga etxea |
Kale Nagusiaren eta Zapatari kalearen
artean eratutako etxadi zerrendako ipar ertzean dago Azkarraga etxea.
Eraikinaren kokagune den lursaila ez da erregularra, eta etxadiaren ipar aldeko
ia erdia hartzen du, eta hegorantz luzatzen da Zapatari kalera ematen duen
aldetik. Ipar-ekialdeko ertzean, Azkarraga etxetik hurbil samar, jabetza
horrekin zerikusirik ez daukan etxebizitza eraikin bat dago, eta kalte gogorra
egiten dio Azkarraga etxearen ikus eremuari.
Azkarraga etxearen taiukerak agerian
uzten du eraikin jarea dela, eta, beraz, eraiki zen garaitik aurrera ez dela
bere itzulinguruko lur azaleran ezer eraiki. Ezaugarri hori da, hain zuzen,
hirigune zaharreko gainerako eraikinetatik bereizten duena. Hala ere, eraikina
kokatuta dagoen lursailaren egungo mugaketa ez dator bat hasieratik eraikinaren
menpekoak izan ziren lurrekin. Badirudi eraikinari lotuta dauden eremurik
zaharrenak, batetik, mendebaldera dagoen terraza dela, antzinako garaietan
kainoa izan zen partearekin bat datorrela ematen baitu, eta bestetik,
lorategia, Kale Nagusiko antzinako sailak hartzen ditu eta. Higiezin horri
erantsi zaizkion gainerako lurrak, ordea, jabeek gerora eskuratutako aldameneko
eraikin sailen ondorioz gehitu zaizkio.
 |
Azkarraga etxea |
Begoñatarren etxea
Begoñatarren etxea Agurainen dagoen
hiri-jauregia da. 1993ko apirilaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu
zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
XVI. mende bukaera eta XVII. mende
hasieran egindako eraikina, euskal jauretxe estilokoa. Orubea, errektangulu
formaduna da, ez erabat perfektoa. Hiru solairu ditu eta ganbara bat teilatu
azpian. Teilatuak, bi aldetara jotzen du eta gailurra, berriz, aurrekaldeari
begira dago. Etxegintzarako erabilitako osagaia, batez ere, harria da,
zenbaitetan landua eta ez hain landua beste zenbaitetan. Horrez gainera,
azpimarratu egin behar da zuraren eta burdinaren erabilera ornamendurako
osagaietan. Etxeak lorategiak ditu eraikinaren atzekalde eta ezkerraldean.
 |
Begoñatarren etxea |
Pedroko Klaratarren Komentua
San Pedro komentua, Klaratarren
ordenakoa, Aguraingo eraikin bat da, komentua bera eta eliza bat hartzen
dituena. Bere aurrealdeak Harakin kalera ematen du, eta atzealdean eraikinak
bat egiten du herrigune historikoko harresiarekin.
Beata edo doatsuak esaten zitzaien
emakumezko erlijiosoak baziren Erdi Aroko Agurainen. 1446. urtean, etxe baten
dohaintza jaso zuten, eta komunitatea eratu zuten bertan. 1564. urteko sutean
suntsitu zen, eta monjak San Martin baselizan bizitzen jarri ziren.
1611. urtean emakumezko hauek Klaratarren
ordenarekin bat egin zuten[. Aldi berean, baimena eskatu zuten harresiaren
parte bat okupatzeko, bertan leihoak irekitzeko, eta baratze bat eta putzu bat
egiteko: horrekin hasi zen egungo eraikinaren historia. Komentuari itsatsitako
elizaren eraikuntza 1679. urtean hasi zen eta sei urte iraun zuten.
 |
San Pedroko Klaratarren komentua |
21. mendean monjek gozokiak egiten
dituzte, eta bisitak eta egonaldiak antolatzen dituzte.
Elizak hiru nabe ditu, erdikoa
alboetakoak baino zabalagoa, eta ez da gainaldetik nabarmentzen.
Azpimarratzekoak dira inposta gaineko arkua duen erdi puntuko sarbidea eta
Aguraingo armarria. Elizarik badagoela adierazten duen elementu bakarra
harresiaren gainean eraikitako kanpai-horma da. Harlanduz egina dago,
kanpaientzako bi hutsarteekin, eta frontoi triangeluarraz errematatzen da.
 |
San Pedroko Klaratarren komentua |
Olbeak
Aguraingo Olbeak Arabako herri honetako
arkupe berezi batzuk dira, San Juan plazako eta Zapatari kaleetako arkitekturan
integratuak, Aguraingo Hirigune Historikoan.
Eraikitako euskal ondare nabarmen gisa
katalogatua dago multzo jakin hau, eta Aguraingo San Juan plazako 1. zenbakitik
8.era hartzen du plazaren parean, eta jarraian iparralderantz eta gorantz
geratzen diren Zapatari kaleko 1., 5., 7., 9., 11 eta 13.a zenbakiak hartzen
ditu. Beste olbea multzo bat badago Agurainen, Andra Mari plazako olbeak, baina
beste horiek desberdinak dira: arkupe hutsa dira, teilatuarekin, non eta San
Juan eta Zapatariko olbeek gainean etxe eraikiak dituzten.
 |
Olbeak |
Agurainen euskara desagertu ondoren ere,
bertako gaztelanian olbeas esaten zitzaien elementu hauei, eta euskarazko hitza
dira berez: ohol-beheak dira olbeak, oholez egindako arkupeak baitira azken
batean.
 |
Olbeak |
Obdulio Lopez de Uralderen artelanak
 |
Obdulio Lopez de Uralderen artelanak |
 |
Obdulio Lopez de Uralderen artelanak |
Sorginetxe trikuharria
K.a. 2.500. urtearen inguruko
trikuharria, Arrizalan kokatua. Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako
trikuharrien taldearen barruan sailkatua.
Sorginetxeko trikuharria Arrizalaren
alboan dago kokatuta, Aguraingo hegoaldean, eta Neolitoan eraiki zuten. Garai
hartan, artzainek horrelako eraikuntzetan lurperatzen zituzten hildakoak, eta
XIX. mendearen amaierako indusketetan aurkitutako hezur-aztarnak dira horren
adierazgarri argienak.
Ganberak 6 harlauza ditu osagai.
Euretako bat jausi egin da, eta beste harlauza handiago batek estaltzen du.
Trikuharri horren inguruko kondaira asko daude, eta, euretako baten arabera,
sorginek eraiki zuten. Beraz, izen hori darama gaur egun.
 |
Sorginetxe trikuharria |
Informazio iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Agurain
https://agurain.eus/eu/udalerria/turismoa
https://www.c2.nekar.com/eu/informacion-general/?localidad=37